2009/12/20

EZKER ABERTZALEKO MOZIOA AURRERA BERRIZEN / ADELANTE LA MOCION DE LA IZQUIERDA ABERTZALE EN BERRIZ

Azken osoko bilkuran Berrizko ezker abertzaleak aurkeztu eban mozioa onartu egin zan. Mozioak estatuak gazte independentisten kontrako egindako azken sarekada salatu eta gazteei elkartasuna adierazten zien, gainera urtero Abenduaren 31an presoen alde eguerdiko 12:30tan Olakueta plazatik irteten dan manifestaziora deitzen zien berriztarrei. Mozio hau Berrizko ezker abertzaleko eta EAJko aldeko bozkekin irten zan aurrera, beraz aho-batez EA eta PSEko zinegotziak ez zirelako osoko bilkuran egon.

Mozio honetatik gain Aminatou Haidarren aldeko beste mozio bat onartu zan emaitza berdinakin. Azken mozio hau Ongizateko batzordeak aurkeztu eban eta aldaketa txiki batzuekin onartu zan.
Guzti hone barri ALTZOAN web horrian ere emon dabe.

En el ultimo pleno se aprobo una mocion presentada por la izquierda abertzale de Berriz en apoyo a los jovenes independentistas detenidos en la ultima redada. Ademas, en esta mocion, se invitaba a los berriztarras a la manifestacion en favor de los presos que se celebra todos los 31 de Diciembre a las 12:30 partiendo de la plaza Olakueta. Esta mocion salio adelante por unanimidad gracias a los votos de la izaquierda abertzale de Berriz y los del PNV ya que ni la concejala de EA ni el del PSE acudieron al pleno.

Ademas de esta mocion salio adelante otra por el mismo resultado a favor de Amonatou Haidar. Esta ultima mocion la presento la comision de bienestar social y se aprobo con unos pequeños cambios.
Eta noticia tambien ha sido reflejada en la pagina web ALTZOAN como de costumbre.

2009/12/14

EZKER ABERTZALEA YOUTUBE-N

Ezker abertzalearen azken barrixak bideoan ikusi nahi dozuz? EZKER ABERTZALEAK YOUTUBEN kanal berria sortu dau. Hona hemen azken sarrera, Rufi Etxeberria astion etxeetan hartu dogun "ezker abertzalearen oinarriak eta borondatea" ekimenaren inguruko komentarioa eginez:



Te gustaria conocer las ultimas noticias de la izquierda abertzale? Hay un nuevo canal de LA IZQUIERDA ABERTZALEN EN YOUTUBE. Arriba podeis ver la ultima entrada donde Rufi Etxeberria comenta el documento que hemos recibido en todas nuestras casas "principios y voluntad de la izquierda abertzale".

2009/12/06

BERRIZ MAITE DOGULAKO 2



BERRIZ MAITE DOGULAKO kanpainak bere bigarren bulkada izan dau Berrizko kaleetan azken egunetan eta horren adierazle goiko argazkixak. Kanapaina honen inguruan berri gehiago edota informazioa jakin nahi izanez gero hona hemen iturri egokiena:

www.durangaldeamaitedugulako.com

En la web de arriba podeis consultar toda la información acerca de la campaña BERRIZ MAITE DOGULAKO que en los ultimos dias ha tenido su segundo impulso en las calles de nuestro municipio como se puede ver en el video del principio.

2009/12/02

ZORIONAK MIREN!!

ZORIONAK MIREN!!

Bertsolari txapelketako final-laurdenetako Laudioko saioa eta Gasteizko finalaurreko lehen saioa irabazi ondoren finalean sartzeko atari atarian kokatu zaigu Miren Amuriza, Berrizko neskatila.

Harrigarria izan da Mirenek 19 urterekin lortu duena. Izar handien pare, eta askotan gainetik, bertso zoragarriak eskaini eta une ahaztu ezinak bizi erazi dizkigu.

MUSU HANDI BAT MIREN.


2009/11/23

ALTZOAN.COM

Honen bitartez durangaldeko barriak islatuko dabezan web barrixari ONGI ETORRIA emun nahi dotzagu. Urte askotarako!

Queremos mediante este post darle la bienvenida la la nueva web que recogera las distintas noticias del duranguesado. ¡Que sea para muchos años!

2009/11/02

EZTABAIDARAKO TXOSTENA / DOCUMENTO PARA EL DEBATE

Zer da Garzonek ezkutatzea gura dabena? Zer dio egunkari gehienek islatu ez daben txostena? Zergatik ez dabe PSOE, PP eta PNVk zuk honen berri ez edukitzea? Berrizko ezker abertzaleak zure esku ipintzen dau informazioa, orain zuk erabaki:

EZTABAIDARAKO TXOSTENA

Que es lo que quiere esconder Garzon? Que dice el informe que no refelejan la mayoria de los periodicos? Por que PSOE, PP y PNV no quieren que conozcas este documento? La izquierda abertzale de Berriz pone a tu disposicion el documento, ahora tu decides:

DOCUMENTO PARA EL DEBATE

2009/10/29

HAURRESKOLA

Hau da berrizko ezker abertzaleak kudeatzen duen hirigintza batzordeak haurreskolaren inguruan EAko zinegotzia eta Hezkuntza batzordearen buru den Puri Perezek osoko bilkuran salatutako akatsen inguruan (hainbat komunikabideetan isalatuta izan zena) esan beharrekoa:

Esto es lo que la comision de urbanismo regentada por la izquierda abertzale de Berriz tiene que decir acerca de las deficiencias denunciadas por la concejala de EA y responsable de la comision de Educacion en el ultimo pleno y reflejadas ampliamente por los medios de comunicacion:

TXOSTEN TEKNIKOA / INFORME TECNICO

2009/10/17

Udalbatza tirabiratsua

Ezker abertzalearen militante ezagunen atxiloketaren kontrako protesta Berrizko udalbatzara eraman zen. Herritar batzuk hau benetako demokrazia bat den zalantzan jartzen zuen pankarta bat ireki zuten, Karmen Amezua zinegotziak testu bat irakurtzen zuen bitartean. PSOEko ordezkari bakarrak paperak galdu zituen, beste behin ere.

Hau da zuen demokrazia? Berrizko udalbatzan egindako protesta

“Hau da zuen demokrazia? Arnaldo, Rafa, Rufi eta besteak askatu!” zioen pankarta zabaldu zen Berrizko Udalbatzaren aretoan. Bitartean, Jabi Azpitarte alkateak hitza eskaintzen zion Karmen Amezuari, gaitegian ez zegoen puntu bat tratatzeko. Zinegotzi independentistak testu bat irakurri zuen bezperan izandako polizia operazioaren harira. Bertan “beste behin arduragabekeriaz jokatzen duen espainiar gobernuak, ezker abertzaleko buruzagi politikoak atxilotu ditu, gatazka konpontzeko jardun politikoan aritzeagatik” salatzen zuen. “Estatu espainiarrak bat-batekotasunez eta obsesioz jokatzen du –zinegotzi abertzaleak ikuspegitik- eta ez ditu inondik inora bilatzen gatazkaren konponbidea erraztuko duten fase demokratiko baterako urratsak”. Horrela ere, operazio errepresiboaren oinarrian kokatu zuen Estatu espainiarraren erabakia; bere etorkizunari buruz euskal gizarteari gaitasunik ematerik ez duela nahi, alegia. Ildo beretik, “ezker abertzaleari eskatzen zaiona desagertzea eta independentzia lortzeko bide eraginkor bat bilatzeari uztea” direla salatu zuen. Ezker abertzaleak, indarrak biltzen eta prozesu demokratikoa eraikitzeko lanean jarraituko duela ere mahaigaineratu zuen.

Hitz hauen aurrean udalbatza isilik geratuko zela ematen zuenean Koldo Mendez PSOEko ordezkariak hitza eskatu zuen. Guztien harridurarako bere desadostasuna agerian utzi zuen, ez zinegotzi abertzalearekin, atxiloketarekin baino. Madrileko bidean zeudenetako bat “bere laguna” omen zela. Baina azkar aldatu zuen norabidea. Errepresioa justifikatua dago, horiek ez baina beste batzuk, atxilotuen talde berdinekoak alegia, bera ere mehatxatua daukatelako, itxuraz. Biktimismoaren bidetik jarraituz Durangoko PSOEko egoitza erasotua izan zela eta Jabi Azpitartek EAJ-PNVko alkateak orain arte ez diola berari denborarik eskaini hori salatzeko gogora ekarri zuen. Publikotik ahots batek bere jarrera frankismoaren garaikoarekin parekatu zuen. “A quien ha dicho eso, lo saco a hostias!!!” aurpegiratu zion publikoari Mendezek.

Izan ere Berrizen “Tyson” bezala ezaguna denak, orain dela 2 urte pasa hauteskunde kanpaina egiten ari zenean bere biolentziarako joera frogatu zuen herritar bat jipoituz, PSOEko zinegotzia kanpotik etorri beharra eta herritarra ez izatea leporatu zionean.

Ez dago dudarik: makarrarena egitea da PSOEren labela.

Non da Berrizko udalaren autonomia testuinguru politikoaren aurrean?


Aste pare batean bi agindu ezberdin etorri dira Berrizko udalera eta biek Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren kontrako auzian epaitua izan den Asier Virumbrales berriztarrarekin dute zerikusia. Udaletxeak dinamika horretan “goitik” datozen aginduak betetzea baino ez al du? Non geratzen da udalen autonomia?

2008ko udaberrian Amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako epaiketa gauzatu zen Entzutegi espainolean. Bertan, Berrizko bi herritar izan ziren epaituak; Asier Virumbrales eta Julen Arzuaga. Udalbatza batean 3.000 eurotako partida bat ematea erabaki zen, Madrilerako bidaiak eta egonaldien gastuetan laguntzeko, Entzutegi Nazionalaren papera salatu eta AAMaren egitekoa babesten zen bitartean. Hartutako erabakia Rosa Díez UPyD-ko liderraren belarrietara heldu zen El Correon agertutako informazio baten bitartez eta salaketa bat tarteratu zuen Auzi Administratiboaren Epaitegian, hartutako erabaki hori atzera jotzeko. Auzia urte eta erdiz luzatu ostean Bilbon dagoen Epaitegiak erabakia eman du: udalak ezin du diru partida hori eman. Dirulaguntzak emateko eskubidea ez dago auzian, arazoa beste bat da Auzitegiarentzat: udalbatzak balorazio politikoa egiten du dirulaguntza emateko, eta hori egiten du ez dagozkion gaien inguruan. Horretan datza arazoa!! Ezin du balorazio politikorik egin!! Eta etorkizunean horrelako erabaki politikoak hartzeko udalbatzaren gaitasuna guztiz murriztua geratzen da.

Ez da izan Berrizko presoarekiko eman den murrizketa bakarra. Rodolfo Ares barne sailburuak Eudeleko zuzendaria den Jokin Bildarratzekin sinatu berri duen akordioaren ildotik, presoen argazkiak kentzeko dinamikak bere horretan dirau, uda osoan herriz herri garatu den sorgin-ehiza kanpaina obsesibo horrekin. Orain dela egun batzuk Durangaldeko Ertzaintzaren komisaldegian ertzainburu berria izendatu dute eta Berrizko alkatearekin elkarrizketatu izan da. Olakuetako plazan dagoen Asier Virumbralesen argazkia kendu behar omen du. Agindu bat da. Jabi Azpitarte, Berrizko alkate denak, pentsatzeko egun batzuk beharko zituela erantzun zion.

Izan ere, legez, udaletxeek badute herriko kontuetaz berba egiteko eta erabakiak hartzeko kapazitatea: udal autonomia deitzen da. Horren aurrean “autoritate printzipioa” inposatzen ari dira. Etengabe ikus dezakegu “goitik” datozen agindu horiek nola betearazi behar diren. Non geratzen da udal autonomia? herri administrazioek beste instituzioek ematen dizkieten aginduak betetzera murriztu behar al dute? “Amen” esatera mugatu?

EZKER ABERTZALEA AURRERA!!!

2009/09/15

PTParen ALEGAZIOEI ERANTZUNA BEHINGOZ!!! / POR FIN LA RESPUESTA A LA ALEGACION DEL PTP




Uztailaren bukaeran, urtebete itxaroten egon eta gero, Durangaldeko PTPari eginiko alegazioei erantzuna eman die Bizkaiko Foru Aldundiak eta euren artean Berrizko ezker abertzaleak bultzatutako herri ekimenak proposatu eta Berrizko udalbatzak aho batez aurkeztutako alegazioari ere. Bialdu duten testu korapilotsutik (lehenengo euskeraz eta gero erderaz gauza batzuk ez dira ulertzen) atera doguzan ondorio garbiak hauek dira:

  1. N-634 bideari sahiesbidea egitea BEHARREZKOA dala diñoe, nahiz eta guk egindako proposamena ez dau egokia ikusten. Euren proposamena behin betiko PTPan aurkeztuko dabela diñozkue.
  2. Trenbide zabaltzekotan lurperatu eta ibilbide barri bat eman beharko litzaiekela esaten dute.
  3. A-8 dagoen lekutik mugitzea ez dute onartzen eukiko lukeen kostua altua dela eta, bai diru aldetik baita ekologiko eta sozialki ere (danian ez dozkue arrazoie emongo).
Hala ere, bialdutako dokumentu korapilotsua argitu dezaten, Berrizko hirigintza batzordeak erantzun hau herriari azaldu diezaten eskatu die. Hau egin ezean behintzat udalbatzari azalpenak emotera etorri daitezen eskatuko dogu.

Lehen pausu hau Berizko ezker abertzaleak bultzatutako herri ekimenaren lorpen handia dala uste dogu, hala ere behin betiko PTPa kaleratu arte itxaron beharko genuke txanpain botilak zabaltzeko.

Eskerrik asko prozesu honetan parte hartu zenuten danei, zuek badakizue nortzuk zareten. ANIMO!!!





A finales de Julio, después de un año de espera, la Diputacion Foral de Bizkaia ha ido remitiendo las respuestas a las alegaciones presentadas al PTP del Duranguesado, y entre ellas a la que la iniciativa ciudadana impulsada por la Izquierda Abertzale de Berriz propuso, y la corporaciòn municipal aprobó por unaninimidad. El texto remitido es un tanto oscuro tanto en euskera (al principio del documento) como en castellano, pero aún y con todo hemos sacado las siguientes ideas en claro:
  1. Consideran IMPRESCINDIBLE hacer una variante a la N-634 aún cuando no les parece adecuada la propuesta que les remitimos. Publicarán un trazado alternatibo junto con la aprobación final del documento.
  2. Nos dan la razón al decir que para ampliar el trazado ferriviario habría que soterrar y cambiar el trazado actual, sin especificar cúal será este.
  3. No aceptan modificar el trazado de la A-8 por su alto coste, tanto económico como medioambiental y social (no nos van a dar la razon en todo).
En vista a las ambiguas explicaciones del texto, desde la comisión de Urbanismo de Berriz se ha pedido que expliquen mediante una presentación popular en la casa de cultura esta respuesta. O si no aceptan esta invitación, si por lo menos que se acerquen al ayntamiento y nos expliquen las decisiones adoptadas a la corporación municipal.

Creemos que este primer paso es una victoria de la iniciativa ciudadana que en su dia promovió la Izquierda Abertzale de Berriz, aunque si creemos que deberiamos esperar al texto definitivo que llegará junto con la aprobación final para abrir las botellas de champán.

Muchas gracias a todos los que habeis tomado parte en este proceso, vosotros sabeis quienes sois. ANIMO!!

2009/06/12

BERRIZKO ROCK-aren ETXEA / LA CASA DEL ROCK de BERRIZ

Berrizek azken urteetan hainbat rock talde arrakastatsu eduki izan dauz eta gaur egun dekoz, inguruko herrietan baina indartsuagoa izan da mogimendu hau aspaldidanik. Hau dala eta Berrizko ezker abertzaleak rock taldeei merezi daben lekua emun nahian lanean ibili izan da eta azkenengoz lortu dau proiektua martxan ipintea. Horretarako udalak lokal egokia erosi dau eta proiektua egin ahal izateko dirua ipini pasa dan osoko bilkuran aho batez onartu ostean.

Berriz ha disfrutado en los ultimos años de exitosos grupos de rock y aun hoy en dia lo sigue haciendo a pesar de no disfrutar de espacios adecuados para ensallos. Este movimiento cultural ha sido mas fuerte en nuestro municipio que en el entorno y por ello la izquierda abertzale de Berriz llevaba tiempo queriendo emmendar esta situacion y por fin ha conseguido poner en marcha el proiekto y comprar el local adecuado por parte del ayuntamiento despues de que ambas medidas fueran aprobadas por unanimoidad en el ultimo pleno.

Orain arte moduen rock taldeetako kideen ekarpenak kontutan edukiko doguz proiektu hau burutzeko, beraz musikaria bazara eta ekarpen egokiren bat badekozu behean komentario moduen itxi dezakezu.

Como hasta ahora seguiremos escuchando lo que los grupos de rock de Berriz quieran aportar en forma de ideas a este proyecto, por lo que si eres participante de algun grupo de rock y quieres aportar tus ideas tienes la opcion de añadir un comentario a este post mas abajo.

Guzti honek prentsan ere euki dau isla ANBOTO (bertatik hartu dogu alboko aragazkia) eta DEIAko gaurko ediziñoetan ikusi ahal dogun moduen.

Todo esto se ha visto reflejado en las ediciones de hoy de ANBOTO (de donde hemos cogido la imagen superior) y DEIA.

2009/06/08

ESKERRIK ASKO!!

Atzo izandako hautezkunde europearren emaitzak Berrizen aurrekoekin gonbaratuz hurrengo taulan agertzen dira. Emaitzak BERRIAn eta GARAn oso ondo aurkeztuta agertzen dira:

Los resultados de las elecciones europeas de ayer comparados con las anteriores son los que presentamos en la siguiente tabla. Los resultados estan muy bien presentados en BERRIA y GARA.

ALDERDIAK

2009

2004

ALDEA / DIFERENCIA

INIZIATIBA INTERNAZIONALISTA / HZ

340

290

50

EAJ-PNV

600

684

-84

PSOE

397

384

13

PP

149

195

-46

EA-ARALAR

101

127

-26

EZKER BATUA

29

35

-6

UPYD

19

-

-

BESTEAK

25

34

-9


Eta zer diño ezker abertzaleak emaitza hauen aurrean? Ba hurrengo link honetan Arnaldo Otegik eta beste eragile batzuk honen inguruan egindako balorazioa.

Y que dice la izquierda abertzale sobre estos resultados? En este link podeis consultar la valoracion hecha ayer por Arnaldo Otegi y otros activos de la izquierda abertzale.

Eta zer diño Alfonso Sastre handiak? ¿Y que dice el gran Alfonso Sastre?

2009/06/06

INIZIATIBA INTERNAZIONALISTAREN EKITALDIA ELORRIXON / PRESENTACION DE INICIATIVA INTERNACIONALISTA EN ELORRIO

Pasa dan eguenean, hilak 4, Iniziatiba Internazionalistaren aurkezpena ospatu zan Elorrixon. Ezin izan zenuela joan? Ez arduratu hona hemen han gertatukoaren barri ezer ez galtzeko moduan.

El pasado jueves, dia 4, se presento en Elorrio Iniciativa Internacionalista. Si no pudiste ir, no te preocupes a traves de este post te vas a enterar de todo.

Lehenengo Iniziatiba internazionalistako kide dan David Garciak hartu eban parte eta hona hemen bere hitzaldi interesgarriaren 11 minutuko zati bat:

En primer lugar el miembro de Iniaciativa Internacionalista David Garcia tomo la palabra. A continuacion un extracto de su interesantisimo discurso:




Geroago Iker Uriguenek bere hitzak be eskeini ebazan eta hemen biltzen dogu horren lekuko dan bideoa.

Mas tarde Iker Uriguen intervino en el acto y aqui os ofrecemos un extracto de su intervencion.




Eta azkenengoz ekitaldi horretako argazki batzuk ere ikusgai dekozuez ondoren.

Y por ultimo os ofrecemos tambien una seri de fotografias que ilustran el acto.



BOZKATU INIZIATIBA INTERNAZIONALISTA!!

¡¡VOTA A INICIATIVA INTERNACIONALISTA!!

2009/06/04

KAPAINA BUKAERAKO JAIARA GOBITEA / INVITACION A LA FIESTA FIN DE CAMPAÑA

Iniziatiba internazionalistari azken bultzada eman nahian Berrizen bihar (Ekainak 5) arratsaldeko 19tan Olakuetako plazan kanpaina garaiko azken jaia egingo dogu. Bertan jai giroaz aparte parrillada egongo da, danak pozarren eta pozik joan gaitezen Domekan bozka ematera. Animatu eta disfrutatu gurekin!!!

Queriendo darle el ultimo empujon a Iniciativa Internacionalista mañana celebraremos una fiesta de fin de campaña el viernes (5 de Junio) a las 19 en la plaza de Olakueta. Aparte de asegurar buen ambiente de fiesta se celebrara una parrillada para que todos podamos ir con buen sabor de boca a votar el Domingo. ¡¡¡ Animate y ven a disfrutar con nosotros!!!

2009/06/01

EZKER ABERTZALEKO DURANGALDEKO AFARIXA / CENA DE LA IZQUIERDA ABERTZALE DEL DURANGALDE

150 pertsona inguru bildu ginen barikuan abadiñoko afarian. Lehenik ekitaldia egon zen non Julen Aginakok hitza hartu zuen. Afariaren bukaeran bertsolariak egon ziren kantatzen Miren Amuriza, Gorka Lazkano eta Eneko Abasolo "Abarkas".




Nos reunimos 150 personas en la cena que se celebro en Abadiño el pasado viernes. Para comenzar Julen Aginako tomo la palabra en el acto politico y mas tarde los bertsolaris Miren Amuriza, Gorka Lazkano y Eneko Abasolo "Abarkas" fueron los que alegraron la cena.

2009/05/26

INIZIATIBA INTERNAZIONALISTA TELEBISTA

GAUR INIZIATIBA INTERNAZIONALISTA TELEBISTA JAIO IZAN DA ETA GURE BLOG HONEN HASIERAN IKUSTEAHAL IZATEAZ GAIN, HURRENGO IRUDIAN KLIKI EGINEZ JATORRIZKO WEB GUNEAN DISFRUTA DEZAKEZU.


HOY HA NACIDO LA TELEVISON DE INICIATIVA INTERNACIONALISTA Y ADEMAS DE PODER VERLA EN NUESTRO BLOG PODREIS DISFRUTARLA EN LA WEB DE ORIGEN HACIENDO CLIC EN LA IMAGEN SUPERIOR.

2009/05/25

INICIATIVA INTERNACIONALISTA

IKUSI BIDEO HONEK MINUTU ON BATZUK PASATZEKO (guk ere merezi doguz eta) ETA ANIMATU BIDE BATEZ EKAINAREN 7an BOZKETA EUROPARREETAN PARTE HARTZEN. EMAN BOZKA INICIATIVA INTERNACIONALISTARI!!

PASA UN BUEN RATO CON ESTOS VIDEOS (nosotros tambien los merecemos) Y DE PASO ANIMATE Y TOMA PARTE EN LAS ELECCIONES EUROPEAS DEL 7 DE JUNIO. VOTA A INICIATIVA INTERNACIONALISTA!!!



2009/04/08

KORRIKA 16

Berrizen ere harrera beroa eman jakon 16. KORRIKAri. Jende uholde batek egin eban korrika Berrizko kaleetatik euskararen alde eta gero 100 pertsonek parte hartu eben Toki-Onan egin zan herri afarian. Sekulako giroa sortu zan herrixan hurrengo argazkixetan ikus ahal dan moduen:

2009/03/17

IKUR FRANKISTAK KANPORA!! / FUERA LOS SINBOLOS FRANQUISTAS!!

Pasa dan astean berrizko esker abertzaleak aurkeztutako mozioa Berrizen dagozan ikur faxistak erretiratzeko aurrera atera zan aho batez, beti ere kontutan edukita bi zinegotzi falta izan zirela, PSE-EEkoa eta PNVko bat. Honek inguruko komunikabideetan jarraipen handia euki dau.

La semana pasada se aprobo por unanimidad en el pleno de Berriz la mocion que presento la izquierda abertzale pidiendo la retirada de los simbolos franquistas que hay en el municipio, teniendo en cuenta que dos concejales faltaron al pleno, el del PSE-EE y una del PNV. Esto ha tenido bastante repercusión en los medios de comunicación del entorno.




2009/03/10

ZER GERTATU ZAN GAZAN? / ¿QUE PASO EN GAZA?

2008ko Abenduaren 19an, Free Gaza mogimendua Txipretik Gazara irten zan barkuz.
Bere helburua Israelek Gazarekiko eukan blokeoa apurtzea zan.
Gazan sartu eta geratzea lortu zuten azken atzerritarrak izan ziran.
Bizi izan zutena ez zuen inork aurreikusten.

El 19 de diciembre de 2008, el movimiento Free Gaza zarpó desde Chipre en dirección a Palestina.
Su objetivo era romper el bloqueo israelí sobre la franja de Gaza.
Fueron los últimos extranjeros que lograron entrar y quedarse en Gaza.
Se vieron envueltos en algo que nadie se esperaba.


Erased-wiped off the map from CIES IMATGES on Vimeo.

2009/03/05

IRUDI FRANKISTAK BERRIZEN / IMAGENES FRANQUISTAS EN BERRIZ

Berrizen oraindik egunero ikusten doguzan irudi frankistak begi bistatik kendu nahian berrizko ezker abertzaleak hurrengo mozioa aurkeztu dau datorren ohiko bilkuran, hurrengo eguaztenean (Martxoaren 11), bozkatu daiten. Mozioa beherago irakurri ahal dozue.

Con objeto de que desaparezcan de la vista las imagenes franqistas que todavia tenemos que ver a diario la izquierda abertzale de Berriz ha presentado la siguiente mocion para que sea votada en el siguiente pleno ordinario que se celebrara el siguente miercoles, 11 de Marzo. La moción se puede leer a continuación:

Berrizen, oraindik-orain, mozio honen bukaeran dagoen argazkiko plakaren moduko sinbolo frankistak etxebizitza askotan daudela ikusita; KARMEN AMEZUA, AITOR ZUMELAGA eta GORKA CAMARA-k osoko bilkurari ondorengo mozioa aurkezten diote bozkatu dadin:



  1. Ahalik eta bizkorren udalerrian dauden sinbolo frankista guztiak kentzea.


  1. Kultur, kirol edo izaera politikoa duten herriko taldeak, baita herritarrak ere, sinbolo hauek non dauden udalari jakinaraztera gonbidatzea; honela, Udalak den-denak kendu ahal izan ditzan.


  1. Neurri hauek berriztarrei jakinarazi eta publiko egin eskura dauden baliabideen bitartez: komunikabideak, Udaleko web orria eta Berriztarra aldizkaria.



Habiendo constatado que a día de hoy todavía existen símbolos franquistas por las calles de Berriz, como, por ejemplo, la placa que aparece en la foto que se incluye al final de la moción y que está presente en bastantes portales del municipio, KARMEN AMEZUA, AITOR ZUMELAGA y GORKA CAMARA presentan a la corporación municipal esta moción que incluye la siguientes medidas para que sea votada:


  1. Que a la mayor brevedad se retiren todos los símbolos franquistas que existen en el municipio.


  1. Instar a la ciudadanía , grupos culturales, deportivos, políticos o de cualquier otra índole a que colaboren con la iniciativa haciendo saber en el ayuntamiento la existencia y ubicación de símbolos franquistas para que pueda llevarse a cabo la retirada.


  1. Dar a conocer estas medidas a los y las berriztarras, hacerlas llegar a los distintos medios de comunicación y hacerlas públicas a través de la web municipal y de la revista Berriztarra.


2009/03/02

IRUZURRA HAUTESKUNDEETAN / ELECCIONES FRAUDULENTAS

Erabateko iruzurra izan diren atzo egindako Eusko Jaurlaritzaren hauteskundeen emaitzak hauek izan dira Berrizen.

Estos son los resultados en Berriz de la fraudulentas elecciones al Gobierno Vasco de ayer.

Urtea 2009 2005
Errolda 3.869 3.811
Zuriak 25 (%0,98) 15 (%0,56)
Baliogabeak 18 (%0,70) 11 (%0,41)
Abstentzioa 1.310 (%33,86) 1.127 (%29,57)



Alderdiak Botoak Botoak
EZKER ABERTZALEA 315 441
EAJ 1008 1158
EA 76
PSE-EE 611 480
ARALAR 202 116
PP 185 295
EB 60 134
UPD 23 -

2009/02/20

ZER GERTATU DA 2009KO AURREKONTUEKIN BERRIZKO UDALEAN? / ¿QUÉ HA OCURRIDO CON LOS PRESUPUESTOS DEL 2009 EN EL AYUNTAMIENTO?


Otsailaren 10ean Berrizko Udaleko 2009. urteko aurrekontuak onartu ziren EAJ-PNV eta PSOE-ren aldeko botoekin. Guk, honekin batera txertatu dugun orrian agertzen diren arrazoiengatik, kontra bozkatu genuen; baina, bi alderdi hauekin erlazionatutako puntu batzuk argitu gura ditugu:

EAJ-PNVren PROPAGANDA

Gehienok zuen etxeotan jasoko zenuten EAJ-PNV-ren propaganda, bertan Berriz eta krisialdiari buruzko orri bat zetorren (gaztelera hutsean!!!), orri honetan krisiari aurre egiteko Berrizko Udalak hartuko dituen neurri batzuk agertzen dira. Orri hau irakurritakoan zur eta lur gelditu ginen, guk aurrekontuak ez onartzearen arrazoietariko bat krisialdiari aurre egiteko neurri bakar bat ere ez zutelako baitzen. Beraiek planteatzen dituzten oinarrizko hiru neurri horiek aztertzen baditugu, ondorengoaz jabetuko gara:

  • Langabezian gelditu direnen egoera hobetzeko, Gizarte Ongizateko aurrekontuak altxatuko dituztela diote, baina partida hau 1.444 eurotan txikitu da (2008an 101.444 eurokoa zen eta 2009an aldiz 100.000 eurokoa).

  • Udalean ikerketa orokor bat egin behar omen dute baliabideak optimizatu eta diru publikoa hobeto kudeatzeko moduak aurkitzeko. Gisa honetako ikerketa bat Gizarte Ongizate departamentuan jarri da martxan eta ikerketa egiteko proposamena guk geuk egin genuen. Gizarte Ongizateko gure proposamen hau kontuan izanda, kirol arloan egiteko eskaera egin dute, baina igerilekua jai egunetan ixteko helburu bakarrarekin. Udaleko gainontzeko departamentuetan ez da honelako ikerketarik planteatu. Beraz, ez da egia Udalean ikerketa orokor bat egingo dela.

  • Beraien kudeaketaren gardentasuna argi gelditzeko 2008. urteko kontuen auditoria eskatu behar omen dute. Pozez beteta hartu dugu albiste hau, baina horretarako aurrekontuetan ez da txakur txikirik zuzendu eta hori gutxi balitz, udalean planteatu ere ez dute egin.

Gure harridura ulertuko duzuelakoan gaude. Jakin badakigu hauteskunde kanpainan buru belarri sartuta daudela, baina herritarrei ezin zaie honelako gezurrik esan. Alkateari gai honi buruz galdetu genion eta Udalak egingo zuen guztia udalean bertan erabakiko zela erantzun zigun. Beraz zertan dabil Berrizko EAJ-PNV? Gezurretan!!!!!

PSOE-ko ZINEGOTZIA

Azken “Informatzen” aldizkarian esan genizuen PSOE-ko zinegotzia, Koldo Mendez, ez dela batzorde informatiboetara joan ere egiten, ezta pleno batzuetara ere. Bada, bere jarrera ez da inondik inora aldatu eta hori gutxi balitz, aurrekontuei bere babes osoa eskaini die, kontuan izanda: ez dituela ezagutu ere egiten, ez dituela batere landu (hazienda batzorde batera ere ez da etorri) eta berak defendatzen duen “ezkerreko” politika horretatik erabat urruti daudela.

Jakin badakigu EAJ-PNV-rekin akordio batzuk dauzkala, bere baldintza gabeko babes osoa eskainiz, baina, babes honek prezio bat daukala ere badakigu.

AKORDIOAK LORTZEKO PREMIA

2009ko aurrekontuen lanketa 2008koekin konparatzen badugu, argi utzi behar dugu EAJ-PNV-k modu prepotentean jokatu duela, PSOE-ren babes osoa daukalako.

2008. urtean aurrekontuak aho batez onartu ziren, batzorde guztietan landu ziren eta batzordeetako proposamen guztiak onartu ziren, baina aurten, hazienda batzordean ere ez dira eztabaidatu. Iaz honela jokatzera derrigortuta zeuden, oposizioko alderdiok bloke bat osatzen genuelako eta ez zeukatelako beraiek nahi zuten guztia aurrera ateratzeko beharrezko gehiengoa. PNV-EAJ-k ez zuen guztion batasuna eta lankidetza bilatzen, nahi zuten gauza bakarra gehiengoa aurkitzea zen, eta gehiengo hau PSOE-ren babesari esker aurkitu dute. Bai ondo aurkitu ere.


¿QUÉ HA OCURRIDO CON LOS PRESUPUESTOS DEL 2009 EN EL AYUNTAMIENTO?

El pasado miércoles 10 de Febrero se aprobaron los presupuestos del Ayuntamientos para el año 2009 con los votos de EAJ-PNV y PSOE. Nosotros votamos en contra por las razones que podéis leer en la hoja adjunta, pero además queremos aclarar una serie de temas relacionados con la actitud de estos dos partidos:


PROPAGANDA DE EAJ-PNV

La mayoría habréis recibido en vuestras casas un folleto de propaganda de EAJ-PNV en el que se incluye una hoja referente a Berriz y la crisis ( por cierto está escrita solamente en euskera) en la que este partido dice que se va a poner al frente en primera línea de batalla frente a la crisis y habla de una serie de medidas que se van a tomar en el Ayuntamiento en los próximo días. Nuestro asombro al leer ese escrito fue increíble ya que uno de los motivos por los que nosotros no íbamos a aceptar los presupuestos era porque en los mismos no se contemplaba ni una sola medida contra la crisis. Si analizamos las 3 medidas esenciales que ellos plantean nos encontramos con lo siguiente:

  • Dicen que van a aumentar los recursos de bienestar social para paliar la situación de aquellos que se han quedado sin empleo, pero si miramos los presupuestos resulta que la partida destinada a esto ha disminuido en 1.444 euros con respecto a la del 2008 ( ha pasado de 101.444 euros a 100.000 euros)

  • Dicen que van a realizar un estudio global en el Ayuntamiento para optimizar los recursos y encontrar las mejores formas de gestionar los dineros públicos. Ante esto tenemos que decir que en el único servicio que esto se ha puesto en marcha es en el de Bienestar Social y a petición e iniciativa nuestra. A raíz de esto han planteado hacerlo también en el área de deportes pero con el objetivo de cerrar las piscinas los festivos. No se ha planteado esto en ningún otro ámbito.

  • Dicen que van a encargar una auditoria del ejercicio 2008 como símbolo de transparencia. Nos alegramos, nosotros estamos de acuerdo pero no se ha destinado ni un solo euro para ello en los presupuestos y ni siquiera se ha planteado en el Ayuntamiento.

Entenderéis nuestra perplejidad cuando leímos esto. Ya sabemos que estamos en plena campaña electoral pero no se puede mentir de esta manera a la ciudadanía. Preguntamos al Alcalde sobre estas medidas en el mencionado pleno y su respuesta fue que todo lo que se hiciese en el Ayuntamiento se decidiría en el Ayuntamiento y en ningún otro lugar, por lo que entendemos que EAJ-PNV de Berriz se ha echado un farol.


CON RESPECTO AL CONCEJAL DEL PSOE

Recordareis que el anterior Informatzen os informábamos de que el concejal del PSOE Koldo Méndez no acudía a las comisiones informativas e incluso a algunos plenos, pues bien su actitud no ha variado con respecto a este tema pero además ofrece todo su apoyo incondicional a unos presupuestos que no conoce, no ha trabajado ( no ha acudido a ni una sola comisión de cuentas ) y que por supuesto distan mucho de seguir una política de izquierdas.

Estamos convencidos de que ha establecido unos acuerdos con EAJ-PNV para entregarles todo su apoyo incondicional pero también sabemos que este apoyo no es gratuito.


SOBRE LA NECESIDAD DE ALCANZAR ACUERDOS

Si comparamos la elaboración de los presupuestos del 2008 con los del 2009 no

podemos dejar de señalar la prepotencia de EAJ-PNV este año ante la seguridad de sacar su propuesta adelante gracias al apoyo del PSOE.

Si en el año 2008 los presupuestos fueron aprobados por unanimidad, trabajados en las distintas comisiones y aprobados todos lo planteamientos que desde las mismas se hacían, este año los presupuestos de las distintas áreas ni siquiera se han discutido en la comisión de hacienda. Estaban obligados a hacerlo así ya que desde la oposición éramos un bloque y no tenían mayoría para sacarlos adelante. Si alguien pensaba que su actitud era debida a que realmente querían trabajar todos juntos este año ha quedado claro que esto no era así. Solamente buscaban una mayoría que han encontrado gracias al apoyo del PSOE.

2009/02/12

AURREKONTUAK 2009 PRESUPUESTOS

  • Berrizko 2009ko aurrekontuak EAJ-PNVren botoekin (aurrekontuak ulertu ere ez dituztenean) eta PSE-EEren botoekin (ulertzen saiatu barik) onartu dira. Ezker abertzaleak eta EAk kontra bozkatu zuten.
  • Los presupuestos de 2009 de Berriz se han aprobado con los votos a favor de PNV (sin entender los mismos) y del PSE-EE (sin hacer ningun esfuerzo por entenderlos). La izquierda abertzale y EA votaron en contra.
  • Berrizko udaletxeak dituen gastu eta sarrera errealak erabili barik egin dira aurrekontu hauek, urtetik urtera benetako datuen eta aurrekontutakoen arteko desbiazioa handituz doalarik.
  • Los presupuestos se han hecho sin conocer los ingresos y los gastos reales del consistorio, aumentando asi año a año la desviación existente entre lo real y lo presupuestado.
  • Krisiaren kontrako inolako neurri barik onartu ziren, nahiz eta EAJ-PNVk beste mezu bat utzi duen gure postontzietan.
  • Los presupuestos aprobados no incluyen ninguna medida ciontra la crisis economica, a pesar de lo que el PNV deja en nuestros buzones.

EZ AURRE EZ KONTURIK EZ DITUZTEN AURREKONTUAK

2008ko aurrekontuen eztabaida egin zenean berriak ginen udal dinamikan, batzordeetan landutako aurrekontuak onartu zirenez, eta urtean zehar udalaren kontuak sakon aztertzeko itxaropenarekin, aurrekontuei gure babesa eskaini genien.

Baina Berrizen Udal ardura duen alderdiari, EAJ-ri, badirudi ez zaiola udal kudeaketaren azterketa sakona egitea interesatzen. Batzordeetako bilerak hamabostean behin egiten badira ere, ez dira bitartekoak ipini, sarreren zein gastuen eboluzioa aztertu eta jarraipen zehatza egiteko.

Askotan adierazi dugu egiten den sarreren aurreikuspena, gero errealitatean ematen dena baino baxuago egiten dela; eta gastuena berriz, oso goitik, akats horrek ez garamatza zehaztasunez jokatzera. Alderantziz, aurrekontuen eztabaida ezerezean uzten du. Urte bukaeran soberakin handia ateratzeak garbi uzten du udalak aurrekontuak ez dituela ondo egiten.

Honela, 2009ko aurrekontuak aurkeztu zirenean, eman zen azalpena harrigarria izan zen. Udaleko zenbait gastu (pertsonala, bulego materiala, hornidurak, komunikazioa, ...) urte guztirako aurreikusita zeuden, baina batzorde ezberdinetatik planteatzen diren gastuei (kultura, euskara eta jaiak; hezkuntza, kirola eta gazteria;…) 3. edo 4. hilabeteetan aurre egin ahal izango zitzaiela esan zigun alkateak. Gero, 2008ko soberakina jakitean, aurrera eraman nahi diren partidak definitzen joango ginela.

Gure ustez, orduan ere adierazi genuen moduan, horrela jokatzea aurrekontuen eztabaida inongo zentzurik gabe uztea da, EAJ-PNV-k interes bereziren bat izango du horrela jokatzeko.

Zer dela eta puztu dira hainbeste urte guztirako aurreikusitako partida batzuk? Hona hemen adibide esanguratsu batzuk:


Diru sarrerak guztira

2008ko aurreikuspena

2008ko sarrera errealak

Sarrera erreala zenbatetan handiagoa Aurreikuspena baino

2009ko aurreikuspena

2008ko sarrera errela zenbatetan handiagoa 2009ko Aurreikuspena baino

6133297,92

7368821,66

20%

5797612,35

%27


Diru sarrerak hain behetik estimatzea ez dugu ulertzen.

Gastuetara pasatuz, pertsonalaren kasuan, aurreikuspen zehatza egin daitekeela uste dugu. Begiratu ditzagun 2008ko emaitzak eta 2009rako aurreikuspena:


Pertsonalaren gastuak

2008ko aurreikuspena

2008ko gastu errealak

Aurreikuspena zenbatetan handiagoa gastu erreala baino

2009ko aurreikuspena

Aurreikuspena zenbatetan handiagoa 2008ko gastu erreala baino

1996482,60

1626441,97

23%

2051758,57

26%


Zehatz estimatu daitekeen partida batean hainbesteko desbideratzea izateak zer esan nahi du?

2009ko igoerak planteatzeko, ze kopuru hartu da oinarritzat? 2008ko aurreikuspena? 2008ko gastu erreala? Ez bata, ez bestea

Baina joan gaitezen, adibidez, pertsonalaren gastuen barruan, Gizarte Segurantzaren gastuari begirada bat botatzera:

Gizarte segurantza

2008ko aurreikuspena

2008ko gastu errealak

Aurreikuspena zenbatetan handiagoa gastu erreala baino

2009ko aurreikuspena

Aurreikuspena zenbatetan handiagoa 2008ko gastu erreala baino

445.077

292.652

%52

447.606

%53


2008ko aurreikuspena gastu erreala baino %52 handiagoa izan da. Argi dago ez zela azterketa bat bera ere egin partidak definitzerakoan. Eta 2009ko urteari begira ezin dira zuzendu horrelako desbideratzeak dituzten partidak? 2008an baino 154.954 euro gehiago ordaindu beharko ditu udalak partida honetan?

Dirutan desbideratze handia ez badago ere, kontzeptualki garrantzia duela uste dugu. 2008ko alkatearen soldatari dagokionak, ikus ditzagun datuak:

Alkatearen soldata

2008rako aurreikuspena

Aldaketa

Aurreikuspena guztira

2008an jasotakoa

2009rako aurreikuspena

52.497,91

524,98

53.022,89

54.069,86

54.186,34


Pleno batean aztertu zen alkateari zegokion igoera %4,2koa ala %5,2eko izan behar zuen. Aurreikuspena guztira, %5,242koa da, ez %5,2koa. Eta jaso duena, aurreikuspenean azaltzen dena baino 1047 euro gehiago. Hori nola uler daiteke?

2008ko aurreikuspenetan %4,2 ko igoera plantetu zen. Gero, langileen igoera KPI-a (Kontsumo Prezioen Indizea) baino puntu bat gehiago igo behar zela adostuta zegoelako. Oraingoan ere akats bera, lehen aplikatutako %4,2ari %1a aplikatu zitzaion. Ogasun Batzordean adierazi genuen txarto egina zegoela eta zuzentzekotan geratu ziren, baina urtarrilaren 30eko datarekin pasa diguten gauzatze egoeran zuzendu gabe jarraitzen du.

[ 1,042 x 1,01 = 1,05242 2008ko ekitaldian soldatei ez zaie aplikatu %5,2; aplikatu zaiena %5,242 da]

Berriro egiten dugun galdera da: zein da soldaten oinarria? 2009ko aurreikuspenak egiteko zein oinarri erabili da?

Datuekin jarraituz, Horniduren gastuak ere, gure ustez, nahiko zehatzak izan behar lukete. Baina ikus ditzagun 2008ko emaitzak eta 2009ko aurreikuspena:

Hornidurak

2008ko aurreikuspena

2008ko gastu errealak

Aurreikuspena zenbatetan handiagoa gastu erreala baino

2009ko aurreikuspena

Aurreikuspena zenbatetan handiagoa 2008ko gastu erreala baino

288036,39

236015,53

%22

294779,64

%29


Ze azterketa klase egiten da partida horiek estimatzerakoan? Edo badaezpada goitik jotzen da, horrela jokatzean badakigulako ondorioa: urtea soberakin handiarekin amaitu eta aurrekontuen eztabaida saihestu, gero urtean zehar, soberakin horrekin udala EAJ-PNV-ren interesetara kudeatzeko.

SUSA erakundea mantentzea harrigarria iruditzen zaigu. Eta mantentze horrek 19.000 euroko kostua duela jakinda oraindik eskandalu handiagoa dela uste dugu.

Goi Karguen dietetarako 88.795 euro plantatzeak argi erakusten du EAJ-PNVk krisiaren aurrean egin nahi duen esfortzua. Lotsagarria da Euskara, kultura, kirolak, jaiak eta honelako partiden aurrean Goi Karguen dietak hartzen duten lehentasuna.

Honela jarrai dezakegu partidaz partida aurrekontuak oso-osorik aztertu arte. Baina, batzordeetan ere behin eta berriro azpimarratu dugun moduan, gure ustez udal baten sarrerak eta gastuak ondo aztertuta izatea behar beharrezkoa da, hauxe da aurrekontuak zehatz egiteko modu bakarra.

Gaur egun daukagun egoera ekonomikoa ikusita, harrigarria iruditzen zaigu aurrekontuetan krisiari aurre egiteko neurri bakar bat ere ez kontenplatzea.

Gure ustez, urteetan Berrizko udalean eraman den eta eraman nahi den lan estiloa ez da zehatza, ez da argia, ez du herritarren partehartzea bultzatzen eta ez du neurri bakar bat ere hartzen langabezian geratuko diren herritarrei babesa eskaintzeko. Nola uler dezake herritar xume batek era honetako kudeaketa? Zergatik saihestu nahi da aurrekontuen eztabaida?


Aurrekontuak ez onartzearen arrazoiak

  1. Berrizko udaleko aurrekontuen diseinuan berriztarrek parte hartu beharko lukete, guk makina bat aldiz eskatu dugun moduan batzordeetan, eta ez da horrela izan. EAJk markatzen duen lan dinamikak partehartzetik urruntzen gaitu.

  1. Aurrekontuen eztabaida puntu estrategiko bat da herri dinamikan. EAJ-ren lan egiteko erak beste edozein talde politiko zein herritarren ekarpenak baztertzen ditu. Hauek EAJren aurrekontuak dira, ez Berrizko udalarenak.

  1. Aurrekontu hauek ez dituzue ulertu ere egiten. Ulertu ez eta proposatzerakoan oso ausartak zarete. Nolatan onartuko ditugu bada?

  1. Udaleko diru sarreren aurreikuspena beti azpitik egiten da.

  1. Gastuen aurreikuspenak, partida askotan, erabat puztuta daude. Eta beste batzuetan (kultura, euskara eta jaiak; hezkuntza, kirola eta gazteria;…) urte osoko aurreikuspena egin beharrean hiruhilekoa egin duzue.

  1. Pertsonalaren gastuetan ez dakigu zeri aplikatu diozuen %2,4ko igoera.

  1. Zelan uler daiteke, krisi sasoian gauden honetan, udalak ia 5 milioiko soberakina izatea? Hori al da zuek krisiari aurre egiteko saltzen duzuen neurrietariko bat?

  1. Langilego propioaz bete daitezkeen hainbat zerbitzu kontrata bidez estaltzeko ohitura historikoa daukazue (hala nola arkitektuaren soldata, SUSAren mantenu gastuak, …). Gainera askotan lan harreman horiek hitzartu barik daude, beraz ordainketarako ere ez dago inolako kontrolik.

PRESUPUESTOS 2009

Cuando se inició el debate sobre los presupuestos del 2008, éramos nuev@s en la dinámica municipal, y como se aceptaron los presupuestos elaborados por las comisiones, votamos a favor de los presupuestos presentados.

Pero parece que al partido gobernante en Berriz, EAJ-PNV, no le interesa realizar un análisis profundo sobre el tema. Aunque las reuniones de las distintas comisiones se realizan cada 15 días, no se han puesto los medios para realizar un seguimiento exhaustivo de los ingresos y gastos realizados.

Hemos expresado en varias ocasiones, que la previsión de los ingresos municipales se realiza a la baja; y por el contrario, la de los gastos, muy por encima. Este error nos lleva a la falta de concreción. Anula el debate sobre los presupuestos. El gran remanente acumulado a finales de año, año tras año, deja claro que el ayuntamiento no realiza bien los presupuestos.

Cuando se presentaron los presupuestos del 2009, la explicación que se dio fue increíble. Algunos gastos municipales (personal, material de oficina, suministros, comunicación…) estaban previstos para todo el año, pero los gastos planteados por distintas comisiones (cultura, euskara y fiestas; deporte y educación…) sólo tienen una previsión para 3 o 4 meses. Según el remanente del 2008 se podría hacer frente a estos gastos.

En nuestra opinión esta conducta anula el sentido de los presupuestos, los deja sin sentido, EAJ-PNV tendrá algún interés particular para actuar de esta manera.

¿Por qué motivo se inflan algunas partidas previstas para todo el año? Veamos unos ejemplos:


Ingresos totales

Previsión 20008

Ingresos reales

2008

Diferencia entre la previsión y los ingresos reales

Previsión 2009

Diferencia entre la previsión 2009 e ingresos reales 2008

6133297,92

7368821,66

20%

5797612,35

%27

No comprendemos el motivo de estimar los ingresos tan a la baja.


En el caso del personal se puede realizar una previsión exhaustiva. Veamos los resultados del 2008 y la previsión del 2009:


Gastos de personal

Previsión 2008

Gastos reales 2008

Diferencia entre la previsión y los gastos reales

Previsión 2009

Diferencia entre la previsión del 2009 y los gastos reales del 2008

1996482,60

1626441,97

23%

2051758,57

26%

En una partida en la que la previsión puede ser tan exacta, ¿Qué significan estas diferencias?

Para plantear la subida del 2009, ¿qué cifra se ha cogido como base? ¿La previsión del 2008? ¿El gasto real del 2008? Ni una, ni otra.

Veamos el ejemplo de la partida de la Seguridad Social dentro de los gastos de personal:


Seguridad

Social

Previsión 2008

Gastos reales 2008

Diferencia entre la previsión y los gastos reales

Previsión 2009

Diferencia entre la previsión del 2009 y los gastos reales del 2008

445.077

292.652

52%

447.606

53%

La previsión del 2008 fue un 52% superior al gasto real. Queda claro que no se realizó ningún estudio para definir la partida. ¿Por qué para el 2009 no se pueden corregir este tipo de errores? ¿Tendrá que pagar el ayuntamiento 154.954 euros más por este concepto?

Aunque económicamente no represente un desvío fuerte, pensamos que conceptualmente tiene importancia. Veamos los datos del sueldo del alcalde:


Sueldo alcalde

Previsión 2008

Cambio

Previsión total

Recibido en el 2008

Previsión 2009

52.497,91

524,98

53.022,89

54.069,86

54.186,34

En un pleno se acepó que la subida de sueldo del alcalde debería ser de un 5,2%. La subida aplicada ha sido de un 5,242%, no de un 5,2%. Y lo recibido, 1047 euros más que lo previsto. ¿Cómo se entiende esto?

En el caso del personal, se aceptó una subida del 4,2% más un 1%. Es decir un 5,2%. Pero la aplicación se realizó subiendo primero el 4,2% y aplicándole después a esta cantidad el 1% correspondiente. En una comisión de hacienda aclaramos que esta operación estaba mal realizada, ya que realmente se ha aplicado una subida mayor a la aceptada. Se acordó subsanar la errata, pero no ha sido así (a 30 de enero del 2009 siguen sin subsanarlo).

[ 1,042 x 1,01 = 1,05242 en el 2008 a los sueldos no se les ha aplicado un 5,2%; se les ha aplicado un 5,242% ]

Volvemos a repetir la pregunta: ¿Cuál es la base de los sueldos? ¿Qué base se ha utilizado para la previsión del 2009?

Continuamos con más datos, los gastos de suministros, deberían ser muy exactos. Veamos:


Suministros

Previsión 2008

Gastos reales 2008

Diferencia entre gasto real y previsión

Previsión 2009

Diferencia entre previsión 2009 y gasto real 2008

288036,39

236015,53

22%

294779,64

29%

¿Qué tipo de estudio han realizado para estimar estas partidas? Quizás se preveen a la alta y así: termina el año con remanente y se elimina el debate sobre los presupuestos, de esta manera, EAJ-PNV tiene todo el año para gestionar esta remanente a sus intereses.


Nos sigue pareciendo sorprendente mantener SUSA. Más escandaloso todavía sabiendo que este mantenimiento supone al ayuntamiento 19.000 euros.

Plantear 88.795 euros para las dietas de los altos cargos, demuestra claramente el esfuerzo que quiere realizar EAJ-PNV frente a la crisis. Estas dietas tienen preferencia frente a euskara, cultura, deportes y fiestas.

Podemos continuar así partida a partida hasta analizar los presupuestos de arriba a abajo. Insistimos, como hemos comentado en las comisiones en que hay que acotar las previsiones para ingresos y gastos, esta es la única manera de realizar unos presupuestos de manera exacta.

Vista la situación de crisis que sufrimos hoy en día nos parece increíble no tomar ninguna medida frente a la crisis.

En nuestra opinión, el estilo de trabajo que se ha llevado en Berriz durante años no es exacto, no es claro y no deja lugar a la participación de berriztarras. ¿Cómo puede entender un@ ciudadan@ una gestión así? ¿Por qué se quiere evitar el debate de los presupuestos?

RAZONES PARA NO ACEPTAR LOS PRESUPUESTOS


  1. En el diseño de los presupuestos municipales, tal y como lo hemos solicitado una y otra vez en las comisiones, deberían participar l@s berriztarras. Y no ha sido así. La dinámica de trabajo marcada por EAJ-PNV se aleja mucho de la participación.

  2. El debate sobre los presupuestos es un punto clave para la dinámica del municipio. La manera de trabajar de EAJ-PNV discrimina las aportaciones de otros partidos y personas. Estos presupuestos son de EAJ-PNV, no del ayuntamiento de Berriz.

  3. Vosotr@s mism@s no entendéis los presupuestos presentados. Sois muy atrevid@s al proponerlos sin siquiera comprenderlos. ¿Cómo queréis que los aceptemos?

  4. La previsión de los ingresos municipales siempre se hace a la baja.

  5. La previsión de los gastos, en muchas partidas, está completamente inflada. Y en otro casos (cultura, euskara y fiestas; educación, deporte y juventud…) se ha realizado una estimación trimestral, en lugar de realizar una estimación anual.

  6. En los gastos de personal, no sabemos a qué concepto habéis aplicado la subida del 2,4%.

  7. ¿Cómo se puede comprender en plena crisis, que el ayuntamiento tenga un remanente de 5 millones? ¿Es esa una de las medidas que vendéis como medida contra la crisis?

  8. Tenéis la costumbre histórica de cubrir servicios que pueden ser cubiertos por plantilla propia mediante contratas (el sueldo del arquitecto, gastos de mantenimiento de SUSA…). Además en muchas ocasiones, estas relaciones laborales carecen de cualquier tipo de convenio, por lo tanto, no hay manera de controlarlas.