“Hau da zuen demokrazia? Arnaldo, Rafa, Rufi eta besteak askatu!” zioen pankarta zabaldu zen Berrizko Udalbatzaren aretoan. Bitartean, Jabi Azpitarte alkateak hitza eskaintzen zion Karmen Amezuari, gaitegian ez zegoen puntu bat tratatzeko. Zinegotzi independentistak testu bat irakurri zuen bezperan izandako polizia operazioaren harira. Bertan “beste behin arduragabekeriaz jokatzen duen espainiar gobernuak, ezker abertzaleko buruzagi politikoak atxilotu ditu, gatazka konpontzeko jardun politikoan aritzeagatik” salatzen zuen. “Estatu espainiarrak bat-batekotasunez eta obsesioz jokatzen du –zinegotzi abertzaleak ikuspegitik- eta ez ditu inondik inora bilatzen gatazkaren konponbidea erraztuko duten fase demokratiko baterako urratsak”. Horrela ere, operazio errepresiboaren oinarrian kokatu zuen Estatu espainiarraren erabakia; bere etorkizunari buruz euskal gizarteari gaitasunik ematerik ez duela nahi, alegia. Ildo beretik, “ezker abertzaleari eskatzen zaiona desagertzea eta independentzia lortzeko bide eraginkor bat bilatzeari uztea” direla salatu zuen. Ezker abertzaleak, indarrak biltzen eta prozesu demokratikoa eraikitzeko lanean jarraituko duela ere mahaigaineratu zuen.
Hitz hauen aurrean udalbatza isilik geratuko zela ematen zuenean Koldo Mendez PSOEko ordezkariak hitza eskatu zuen. Guztien harridurarako bere desadostasuna agerian utzi zuen, ez zinegotzi abertzalearekin, atxiloketarekin baino. Madrileko bidean zeudenetako bat “bere laguna” omen zela. Baina azkar aldatu zuen norabidea. Errepresioa justifikatua dago, horiek ez baina beste batzuk, atxilotuen talde berdinekoak alegia, bera ere mehatxatua daukatelako, itxuraz. Biktimismoaren bidetik jarraituz Durangoko PSOEko egoitza erasotua izan zela eta Jabi Azpitartek EAJ-PNVko alkateak orain arte ez diola berari denborarik eskaini hori salatzeko gogora ekarri zuen. Publikotik ahots batek bere jarrera frankismoaren garaikoarekin parekatu zuen. “A quien ha dicho eso, lo saco a hostias!!!” aurpegiratu zion publikoari Mendezek.
Izan ere Berrizen “Tyson” bezala ezaguna denak, orain dela 2 urte pasa hauteskunde kanpaina egiten ari zenean bere biolentziarako joera frogatu zuen herritar bat jipoituz, PSOEko zinegotzia kanpotik etorri beharra eta herritarra ez izatea leporatu zionean.
Ez dago dudarik: makarrarena egitea da PSOEren labela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario