2009/10/29

HAURRESKOLA

Hau da berrizko ezker abertzaleak kudeatzen duen hirigintza batzordeak haurreskolaren inguruan EAko zinegotzia eta Hezkuntza batzordearen buru den Puri Perezek osoko bilkuran salatutako akatsen inguruan (hainbat komunikabideetan isalatuta izan zena) esan beharrekoa:

Esto es lo que la comision de urbanismo regentada por la izquierda abertzale de Berriz tiene que decir acerca de las deficiencias denunciadas por la concejala de EA y responsable de la comision de Educacion en el ultimo pleno y reflejadas ampliamente por los medios de comunicacion:

TXOSTEN TEKNIKOA / INFORME TECNICO

2009/10/17

Udalbatza tirabiratsua

Ezker abertzalearen militante ezagunen atxiloketaren kontrako protesta Berrizko udalbatzara eraman zen. Herritar batzuk hau benetako demokrazia bat den zalantzan jartzen zuen pankarta bat ireki zuten, Karmen Amezua zinegotziak testu bat irakurtzen zuen bitartean. PSOEko ordezkari bakarrak paperak galdu zituen, beste behin ere.

Hau da zuen demokrazia? Berrizko udalbatzan egindako protesta

“Hau da zuen demokrazia? Arnaldo, Rafa, Rufi eta besteak askatu!” zioen pankarta zabaldu zen Berrizko Udalbatzaren aretoan. Bitartean, Jabi Azpitarte alkateak hitza eskaintzen zion Karmen Amezuari, gaitegian ez zegoen puntu bat tratatzeko. Zinegotzi independentistak testu bat irakurri zuen bezperan izandako polizia operazioaren harira. Bertan “beste behin arduragabekeriaz jokatzen duen espainiar gobernuak, ezker abertzaleko buruzagi politikoak atxilotu ditu, gatazka konpontzeko jardun politikoan aritzeagatik” salatzen zuen. “Estatu espainiarrak bat-batekotasunez eta obsesioz jokatzen du –zinegotzi abertzaleak ikuspegitik- eta ez ditu inondik inora bilatzen gatazkaren konponbidea erraztuko duten fase demokratiko baterako urratsak”. Horrela ere, operazio errepresiboaren oinarrian kokatu zuen Estatu espainiarraren erabakia; bere etorkizunari buruz euskal gizarteari gaitasunik ematerik ez duela nahi, alegia. Ildo beretik, “ezker abertzaleari eskatzen zaiona desagertzea eta independentzia lortzeko bide eraginkor bat bilatzeari uztea” direla salatu zuen. Ezker abertzaleak, indarrak biltzen eta prozesu demokratikoa eraikitzeko lanean jarraituko duela ere mahaigaineratu zuen.

Hitz hauen aurrean udalbatza isilik geratuko zela ematen zuenean Koldo Mendez PSOEko ordezkariak hitza eskatu zuen. Guztien harridurarako bere desadostasuna agerian utzi zuen, ez zinegotzi abertzalearekin, atxiloketarekin baino. Madrileko bidean zeudenetako bat “bere laguna” omen zela. Baina azkar aldatu zuen norabidea. Errepresioa justifikatua dago, horiek ez baina beste batzuk, atxilotuen talde berdinekoak alegia, bera ere mehatxatua daukatelako, itxuraz. Biktimismoaren bidetik jarraituz Durangoko PSOEko egoitza erasotua izan zela eta Jabi Azpitartek EAJ-PNVko alkateak orain arte ez diola berari denborarik eskaini hori salatzeko gogora ekarri zuen. Publikotik ahots batek bere jarrera frankismoaren garaikoarekin parekatu zuen. “A quien ha dicho eso, lo saco a hostias!!!” aurpegiratu zion publikoari Mendezek.

Izan ere Berrizen “Tyson” bezala ezaguna denak, orain dela 2 urte pasa hauteskunde kanpaina egiten ari zenean bere biolentziarako joera frogatu zuen herritar bat jipoituz, PSOEko zinegotzia kanpotik etorri beharra eta herritarra ez izatea leporatu zionean.

Ez dago dudarik: makarrarena egitea da PSOEren labela.

Non da Berrizko udalaren autonomia testuinguru politikoaren aurrean?


Aste pare batean bi agindu ezberdin etorri dira Berrizko udalera eta biek Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren kontrako auzian epaitua izan den Asier Virumbrales berriztarrarekin dute zerikusia. Udaletxeak dinamika horretan “goitik” datozen aginduak betetzea baino ez al du? Non geratzen da udalen autonomia?

2008ko udaberrian Amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako epaiketa gauzatu zen Entzutegi espainolean. Bertan, Berrizko bi herritar izan ziren epaituak; Asier Virumbrales eta Julen Arzuaga. Udalbatza batean 3.000 eurotako partida bat ematea erabaki zen, Madrilerako bidaiak eta egonaldien gastuetan laguntzeko, Entzutegi Nazionalaren papera salatu eta AAMaren egitekoa babesten zen bitartean. Hartutako erabakia Rosa Díez UPyD-ko liderraren belarrietara heldu zen El Correon agertutako informazio baten bitartez eta salaketa bat tarteratu zuen Auzi Administratiboaren Epaitegian, hartutako erabaki hori atzera jotzeko. Auzia urte eta erdiz luzatu ostean Bilbon dagoen Epaitegiak erabakia eman du: udalak ezin du diru partida hori eman. Dirulaguntzak emateko eskubidea ez dago auzian, arazoa beste bat da Auzitegiarentzat: udalbatzak balorazio politikoa egiten du dirulaguntza emateko, eta hori egiten du ez dagozkion gaien inguruan. Horretan datza arazoa!! Ezin du balorazio politikorik egin!! Eta etorkizunean horrelako erabaki politikoak hartzeko udalbatzaren gaitasuna guztiz murriztua geratzen da.

Ez da izan Berrizko presoarekiko eman den murrizketa bakarra. Rodolfo Ares barne sailburuak Eudeleko zuzendaria den Jokin Bildarratzekin sinatu berri duen akordioaren ildotik, presoen argazkiak kentzeko dinamikak bere horretan dirau, uda osoan herriz herri garatu den sorgin-ehiza kanpaina obsesibo horrekin. Orain dela egun batzuk Durangaldeko Ertzaintzaren komisaldegian ertzainburu berria izendatu dute eta Berrizko alkatearekin elkarrizketatu izan da. Olakuetako plazan dagoen Asier Virumbralesen argazkia kendu behar omen du. Agindu bat da. Jabi Azpitarte, Berrizko alkate denak, pentsatzeko egun batzuk beharko zituela erantzun zion.

Izan ere, legez, udaletxeek badute herriko kontuetaz berba egiteko eta erabakiak hartzeko kapazitatea: udal autonomia deitzen da. Horren aurrean “autoritate printzipioa” inposatzen ari dira. Etengabe ikus dezakegu “goitik” datozen agindu horiek nola betearazi behar diren. Non geratzen da udal autonomia? herri administrazioek beste instituzioek ematen dizkieten aginduak betetzera murriztu behar al dute? “Amen” esatera mugatu?

EZKER ABERTZALEA AURRERA!!!