2010/12/23

HIRU LIBURU "BERRIZTAR"

Atzo, kultur etxean, hiru berriztarrek idatzi izan dabezan liburuen aurkezpen interesgarria izan zan. Beste berriztar batek aurkeztu ebazan maisutasunez, Maite Berriozabalek, eta berak erabilitako ordena jarraituz egielak hauek dira:
  1. Julen Arzuaga, LA MAZA Y LA CANTERA liburua aurkeztu eban, Euskal Herriko gazteriak sofritu izan daben errepresioa eta babesa eman izan dion elkartasuna biltzen duena. Liburua Txlapartak publikatutakoa da eta Gurasoak elkartearen laguntzaz idatzia izan da.
  2. Andoni Olariaga, MODERNITATEAREN AUZIAZ liburua kaleratu du berriztarrak Jon Jimenez tafallarragaz batera eta hori aurkezten egon zan. Liburua filosofia ikasleengan pentsatuz idatzia dago, baina guztioi komeni jaku irakurtzea, gaur egungo egoera nondik datorren jakinez gero ulertzeko "arriskua" edukitzeko. Bere azalpenak Anbotoren elkarrizketa honetan ezagutzu ahal dozuez: ELKARRIZKETA.  Eta berak guk baino askosaz hobeto azaltzen dau atzoko aurkezpenaren xahetasunak artikulu honetan.
  3. Xabier Amuriza, momentu honetan esku artean dekon proiektu erraldoiaren hirugarren alea aurkeztu eban, OLATU BAT KUARTELEN GAINETIK. JOAN ZIREN proiektuaren lehen liburua DINOSAURIOAK HORIZONTEAN bere kabuz argitaratu eban eta ORAIN EZIN NAIZ HIL lana webean deskargatu ahal dozue. Hontaz gain, EUSKARA BATUAREN BIGARREN JAIOTZA ere aurkeztu eban euskara lanabes moduan erabiltzen dabenarentza baliabide batzuk biltzen dabena, beraz eskuratu nahi duenak hemen dauka aukera.
Aurkezpen honen zati txiki bat ANBOTOk bere web horrian eskegitako bideo honetan ikusi ahal dozue eta bertaratu ginenak sentitu genuena, Berrizen halako kalitatezko hiru idazle eukitearen harrotasuna, sentitzeko aukera bat dekozue.

    No hay comentarios: