2010/12/29

ASIER VIRUMBRALESI ESKUTITZ IREKIA

Kaixo Asier:

Azken asteetan zurekin gogoratzen ari naz ohi baino gehiago, eta ez da izango zure argazkia kalean ikusten dodalako, ze ez dakit esan dotzuen, baina CASTELLO ALBOCASSERera trasladatu zintuztenian zure argazki azpian zegoen helbidea zaharkituta gelditu zenez, txapelgorri amable batzuk etorri ziran zure argazkia kentzera, inork eskutitzak bialtzean hankarik sartu ez zezan. Egia esan, gure zergak gure onerako erabiltzen ari diren adibide nabaria da, nahiz eta lapurketak gora doazeneta eta ez duten ezer egiten. Aurretik kontatutakoaz gain, orain seguruago bizi garenaren beste adibide gehiago ere badagoz, Berrizen identifikazioak, mihaketak eta jarraipenak gora doaz eta baita kontatu ezin leizken beste gauza batzuk ere. Baina eskerrak emon beharrean, beti kexati gabiz eta ez gara “aro berri” honetara moldatzen, edo hori diñozkue etangabe, ez?

Bueno, zurekin aspaldian, ohi baino gehiago gogratzen ari nazela nioen. Nik uste, data hauetan, aspaldian ikusi ez doguzan lagunak herriko kaleetatik ikustea espero dogula eta horrek sekulako ilusiñoa egiten dozku, baina badakigu zu ez zaitugula poteetan ikusiko. Aspaldian Berrizko kaleetatik ikusi ez zaitugunez, hurruneko herriren baten zure bizitza egiten ibiliko zarela pentsatu nahiko nuke, errealitatea ukatuz. Zoriontsu ibiliko zarela, zure familixakin, zure helburuengatik borrokatuz eta egunen baten zure lorpenen barri zurito baten aurrean emongo diguzula. Baina zure burrukak eta zure helburuen lortu nahi horrek, errepresio gogorra pairatzera eraman zaitu, zure familia eta lagunetatik hurrun.

Ezin esan ahal dot, zurekin sekulako erlazioa euki dodanik inoiz, egia esan, baina zure falta nabaritzen dot Berrizko kaleetan. Eta halako momentutan zure familixa datorkit burura, eurek sofrimendua ezin dodalako imajinatu be egin. Ze azken finean, gu, berriztar normalak, jaixetan zure kartelak kartel lehiaketa irabazi zenduanez, txupinazo egunean omenaldi polita egin ahal izan genizun eta horrek bete gintuen apur bat, baina zure ingurukoentzako, polita izaki, motz geratu zala zihur nago. Zu hemen egotea gura dogu guztiok. Preso sartu zintuztenek euren legea bete dezaten eskatzen dogu, besterik ez.

Orain aste batzuk, Elorrixoko alkatea dan Nikok Durangaldean txistulari asko behar ditugula esan eban, espetxeetan eta herbesteratuta zagozen guztioi merezi dozuen ongi etorri bakoitzerako bana. Nik ez dakit txistua joten, baina ikasten hasiko naz. Ea zure ongi etorrian, ikasteko denbora gutxi eduki dodalako erabat lotsatzen nazen, berehala gure artean zaitugulako.

Lerro hauekin Berrizen zurekin gogoratzen garela esatea besterik ez naben gura eta 2011 urte ASKE eta ZORIONTSUA OPA. Laster arte Asier!

Eta gainontzeko berriztarrei urteko azken egunean ohi bezala Asier eta beste preso eta errepresaliatuei babesa emon guran mobilizaziora gonbitea hemendik, eguerdiko 12eta Urtiaga plazan.
Berrizko ezker abertzaleko kide bat.

2010/12/23

HIRU LIBURU "BERRIZTAR"

Atzo, kultur etxean, hiru berriztarrek idatzi izan dabezan liburuen aurkezpen interesgarria izan zan. Beste berriztar batek aurkeztu ebazan maisutasunez, Maite Berriozabalek, eta berak erabilitako ordena jarraituz egielak hauek dira:
  1. Julen Arzuaga, LA MAZA Y LA CANTERA liburua aurkeztu eban, Euskal Herriko gazteriak sofritu izan daben errepresioa eta babesa eman izan dion elkartasuna biltzen duena. Liburua Txlapartak publikatutakoa da eta Gurasoak elkartearen laguntzaz idatzia izan da.
  2. Andoni Olariaga, MODERNITATEAREN AUZIAZ liburua kaleratu du berriztarrak Jon Jimenez tafallarragaz batera eta hori aurkezten egon zan. Liburua filosofia ikasleengan pentsatuz idatzia dago, baina guztioi komeni jaku irakurtzea, gaur egungo egoera nondik datorren jakinez gero ulertzeko "arriskua" edukitzeko. Bere azalpenak Anbotoren elkarrizketa honetan ezagutzu ahal dozuez: ELKARRIZKETA.  Eta berak guk baino askosaz hobeto azaltzen dau atzoko aurkezpenaren xahetasunak artikulu honetan.
  3. Xabier Amuriza, momentu honetan esku artean dekon proiektu erraldoiaren hirugarren alea aurkeztu eban, OLATU BAT KUARTELEN GAINETIK. JOAN ZIREN proiektuaren lehen liburua DINOSAURIOAK HORIZONTEAN bere kabuz argitaratu eban eta ORAIN EZIN NAIZ HIL lana webean deskargatu ahal dozue. Hontaz gain, EUSKARA BATUAREN BIGARREN JAIOTZA ere aurkeztu eban euskara lanabes moduan erabiltzen dabenarentza baliabide batzuk biltzen dabena, beraz eskuratu nahi duenak hemen dauka aukera.
Aurkezpen honen zati txiki bat ANBOTOk bere web horrian eskegitako bideo honetan ikusi ahal dozue eta bertaratu ginenak sentitu genuena, Berrizen halako kalitatezko hiru idazle eukitearen harrotasuna, sentitzeko aukera bat dekozue.

    2010/12/19

    2010eko ABENDUAREN 18

    Egun hau erabat intentsoa izan zan berriztar guztiontzat, ekitaldiz eta hitzorduz beteta euki bait gendun. Kronologikoki hasi behar bagara, urtero moduan urteko azken zapatuetan lez, egun honetan ere euskal preso pilitikoen aldeko otzaran parte hartzeko rifak saltzen ipini ziran Berrizko presoen taldekoak, eta bideoan ikus daiteken otzara etxeratu nahiko bazenu rifa boltsikoan beharko zenuke, danak saldu zirelako:
    Hamabietan ezker abertzalearen legalizazioa eskatzeko, Euskal Herri osoan bezalaxe, Berrizen ere hainbat herritar batu zan giza katea egiteko hurrengo bideoan ikusi daitekeen moduan:



    Eta bukatzeko Barakaldoko BECen, gure herriaren izena leku onean plazaz plaza ipinten dabilen MIREN AMURIZAk, Bizkaiko bertsolari txapelketaren finalean parte hartu zuen eta parte hartu bakarrik ez, hirugarren gelditu zen, brontzezko garaikurra!!! Jadanik blog honetan hurrengo hitzak irakurtzen kantsauta egingo da baten bat, baina gu ez gara idazten aspertzen ZORIONAK MIREN, TXAPELDUN!!! (eta zihur gagoz beste 200 edo 300 aldiz idatzi beharko ditugula berba hauek, ezba Miren?).

    2010/12/08

    ZORIONAK BERRIZ!!!

    Ez, ez gara hasiko orain besteen ohiturak jarraitzen eta gabonak zoriontzen.  Eta ez dogu ere inoren garaipenik ospatuko oraingoan. Izenburua urteetan itxaron eta eskatzen aritu izan garen neurria martxan jartzen hasi direlako da. 

    Egia esan legealdi honetako lehen plenoetariko batean jadanik galde egin genion alkateari AUTOPISTAKO SOINUA TXIKITZEKO PANELAK ipiniko ote ziran eta berak udarako esan eban. Orduan guk zein udarako galdetu eta denek barre egin eben, eta barre artea 2008koa, noski! erantzun zigun.  Lehen galdera ez aktetan agertzen, baina bai bigarrenengoz galdetu geneuenean, jadanik aipatutako gaia zela esanez eta erantzuna emanaz, AKTA HONETAKO 7. ORRILADEAN.

    Ordutik zain gagoz, zain baino Foru Alduandiari emandako hitza bete zezan eskatuz hirigintza batzordea hartu genuenetik eta azkenik hasi dira panelok ipinten. Ondo etorriak izan daitezela eta ia agindutako efektua deken zarataren ikuspuntutik. Beraz, ZORIONAK BERRIZ!!!



    No, no vamos a empezar a felicitar las navidades, ni siquiera vamos a celebrar el triunfo de ningun berriztarra esta vez. El titulo tiene que ver con una reivindicación que llevamos años esperando y pidiendo y que empieza a materializarse.

    En los primeros plenos de esta legislatura preguntamos al alcalde si se pensaba poner PANELES PARA AMORTIGÚAR EL RUIDO EN LA AUTOPISTA y nos respondi que para verano, y cuando le preguntamos de que año todos se riero y nos respondio que del 2008, por supuesto. La primera pregunat no aparece reflejada en las actas, pero si la segunda diciendo que el tema estaba tratado anteriormente y dandonos la respuesta en LA PAGINA 7 DE ESTE ACTA.

    Desde entonces estamos esperando que la Diputación de Bizkaia cumpla la palabra dada y desde que somos responsbles del area de urbanismo exigiendoles que lo hagan, y por fin han comenzadoa hacerlo. Que sean bienvenidos y ojala surtan el efecto prometido en cuanto a disminución de ruido. Por lo tanto, ZORIONAK BERRIZ!