2011/06/12

Luzeko ikusmiraz jokatzeko deia egiten dugu / Realizamos un llamamiento a actuar con perspectiva de futuro

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako udaletxeen osaketaren bezperan, Ezker Abertzaleak egoera politikoaren inguruko bere hausnarketa helarazi nahi dio ohar honen bidez euskal jendarteari. Era berean, irekiriko bidean aurrera egiteko bere borondatearen berri eman nahi du Ezker Abertzaleak.

Euskal jendartearen gehiengoaren nahiarekin bat eginik, Ezker Abertzalea prest da gainontzeko eragile politiko guztiekin batera gatazkari behin betiko aterabide iraunkor eta demokratikoa eman behar dion prozesuan elkarlanari ekiteko.

Maiatzaren 22an burututako hauteskundeetan, Hego Euskal Herriko instituzio ezberdinen kudeaketarako bozka emateaz gain, lehentasuna den bakea eta normalizazio politiko eta demokratikoaren aldeko jardueran murgiltzeko mandatua ere luzatu digu euskal jendarteak. Ezker Abertzaleak horrela ulertu du eta ez dio hutsik egingo euskal jendartearen mandatu horri.

Gure herria bakera eramango duen alde anitzeko eta gera ezinezko bideari eusteko itxaropenez beteta dago, inolako bortxakeriarik gabe, elkarbizitza markoak bultzatuz, eskubide zibil eta politiko guztiak errespetatuz eta euskal jendartearen egungo eta etorkizuneko borondate demokratikoarekin bat eginik.

Hauteskundeek utzitako maparen baitako gorabeheretan murgilduta gauden garai hau gainditu eta instituzio ezberdinen eraketak sor ditzakeen haserre alderdikoien gainetik kokatzeko deia luzatzen diegu indar politiko guztiei eta haietako bakoitzari. Luzeko ikusmiraz jokatzeko deia egiten dugu, instituzioen kudeaketako gorabeherek ezin baitute bakea eta normalizazio politikoaren alde egin beharreko ibilbiderako oztopo izan.

Denon artean etorkizuna eraikitzen hasteko unea iritsi dela deritzogu, jadanik iragartzen hasia den eta euskal jendartearen gehiengoarentzat eskuragarria den etorkizuna, hain zuzen, nahiz eta oraingoz norabide horren aurkako inertziak indartsuak diren.

Ezker Abertzaleak hala uste du eta bere esku dagoena egiteko prest dago euskal eragile politiko guztien parte hartzearekin gatazka politikoaren aterabidea adosteko bide komuna egiteko. Horrela, dei berezia egiten diegu PSOE zein PPri gainontzeko euskal eragile politikoekin batera elkarlanari ekiteko. Hori da euskal jendartearen nahia, hori da luzatu digun mandatua. Ez dago denbora galtzerik.

Ezker Abertzalea
2011ko ekainak 10

En la víspera de la conformación de los ayuntamientos de Araba, Bizkaia, Gipuzkoa y Nafarroa, la Izquierda Abertzale quiere trasladar a la sociedad vasca el análisis que realiza de la situación política. Del mismo modo, la Izquierda Abertzale quiere mostrar su voluntad de continuar en el camino emprendido.

Haciendo suyo el anhelo mayoritario de la sociedad vasca, la Izquierda Abertzale muestra su disposición al trabajo en común con el resto de agentes políticos en el proceso para alcanzar una resolución definitiva, permanente y democrática al conflicto político.

Además de dar su voto para la gestión de las diferentes instituciones de Hego Euskal Herria, la sociedad vasca nos trasmitió en las elecciones del 22 de mayo el mandato prioritario de sumergirnos en el trabajo por la paz y la normalización política. La Izquierda Abertzale así lo ha entendido y no piensa fallar a dicho mandato de nuestro pueblo.

Nuestro pueblo está pleno de esperanzas para continuar el camino multipartito e imparable que nos llevara a la paz; sin violencias de ningún tipo, impulsando marcos de convivencia, desde el respeto a todos los derechos civiles y políticos y haciendo nuestra la voluntad presente y futura de la sociedad vasca.

Realizamos un llamamiento a todas y cada una de las fuerzas políticas de nuestro país para superar este tiempo de vaivenes producidos por el mapa surgido tras las elecciones y para situarnos por encima de los enfados partidistas que puedan generar la conformación de las diferentes instituciones. Realizamos un llamamiento a actuar con perspectiva de futuro, ya que las divergencias generadas por la gestión institucional no pueden ser obstáculo para el recorrido a realizar en pos de la paz y la normalización política.

Consideramos que ha llegado el momento de construir entre todos y todas el futuro; un futuro que ya empieza a percibir e, incluso, acariciar la gran mayoría de la sociedad vasca, aunque existan todavía fuertes inercias que tiran en la dirección opuesta.

La Izquierda Abertzale así lo considera y muestra su entera disposición para junto con todos los agentes políticos de nuestro país transitar el camino común para una resolución acordada del conflicto político. De esta manera, realizamos un llamamiento tanto al PSOE como al PP para que junto al resto de agentes políticos vascos se sumen al trabajo en común. Ese el deseo de nuestro pueblo y ese el mandato que nos ha trasladado. No hay tiempo que perder.

Ezker Abertzalea
2011ko ekainak 10  

2011/05/25

ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO!!!!

Hemendik Berrizko, Durangaldeko eeta orokorrean EUSKAL HERRIKO ezkertiar eta abertzaleak zoriondu nahi doguz pasa dan asteko hautezkundeetan izandako emaitza zoragarriengatik. Aurreikuspen guztiak apurtu ditu BILDUk Euskal Herrian eta baita durangaldean eta Berrizen, non inoiz izandako emaitzarik onena lortu dauz 942 bozkekin.

Beraz, Berrizko ezker abertzalearen partez, lerro hauetatik, BILDUren emaitzengatik pozik dagozan guztioi ZORIONAK eta BILDU bozkatu zutenei ESKERRIK ASKO ohituta ez gagozan egoera bat bizi izatera eramateagatik.


2011/05/21

Aurrera BILDU!!!!!

Urte hauetan zerbait ondo egingo gendun Berrizen EZKER ABERTZALETIK. Talde politiko guztiek gure ideiak eta ekintzak isaltzen dabez euren programetan eta hori zeozergatik da. Baina lista bakar batek jakingo dau ildo hori jarraitzen, eurak bait dira, zati handi baten, lau urte hauetan egindako BENETAKO ITURRI BAKARRA: gure lan taldeen  ekintzaile, suspertzaile, partaide, bihotz eta arimak.
Aurrea BILDU!!!!!
 

2011/05/13

ESKUBIDEEN URRAKETA / CONCULCACION DE DERECHOS

Azken legealdietan Berrizko udalean ordezkari edota lista lektoraletan agertutako hainbat jende ez da aurtengo hauteskudeetako inungo listetan agertzen, zergatik ote? Azken osoko bilkuran berrizko ezker abertzaleak aurkeztutako eta AHOBATEZ ONARTUTAKO mozioak erantzuten dauz galdera hau eta beste batzuei ere. hona hemen.

04 Mozioa Eskubide Urraketa

Los distintos representantes y candidatos que la izaquierda abertzale de Berriz ha tenido durante años no aparecen por ninguna lista de candidatos electorales en las actuales elecciones. ¿Por qué? En la mocion presentada en el ultimo pleno ordinario y APROBADA POR UNANIMIDAD se responden a esta y otras preguntas,

2011/05/12

ESKUBIDE URRAKETA / CONCULCACION DE DERECHOS

Orain arte, legealdi ezberdinetan Berrizko ezker abertzaleak udaletxean eduki dituen ordezkariak ez dira inungo lista elektoraletan agertzen, zergatik? Azken osoko bilkuran AHOBATEZ ONARTUA izan dan hurrengo mozioan ezagutu nahi dozuzan erantzunak

¿Por qué ninguno de los representantes que la izquierda abertzale de Berriz ha tenido en las distintas legislaturas en el ayuntamiento aparece en ninguna lista eleectoral? Puede que la mocion presentada en el ultimo pleno y APROBADA POR UNANIMIDAD responda a esta y mas preguntas:


04 Mozioa Eskubide Urraketa

2011/04/11

Asteburuan frantziar estatuan egondako tiroketaren inguruan / Ante el tiroteo ocurrido en el Estado francés

Pasa den asteburuan Frantziar estatuan izandako gertakarien inguruan Ezker Abertzaleak honakoa esan nahi dio iritzi publikoari:

- Gertakari hauen inguruan lehenbailehen beharrezkoak diren argipenak eman daitezen eskatzen du Ezker Abertzaleak.

- Orain arte dakigunagatik, oso larritzat jotzen dugu gertatutakoa. Izan ere, ETA erakundeak suetenerako hartutako konpromisoak ez datoz bat tiroketarekin, eta ulertezin eta onartezina gertatzen da. Hau honela, Ezker Abertzaleak errefusatu egiten du, bere larritasunagatik eta Euskal Herrian zabaldu den aro berria galgatzen duelako.

- Era berean, Ezker Abertzaleak bere konpromiso irmoa erakutsi nahi du hartutako bere bidearekin eta Gernikako Akordioan zehazturiko bide orriarekin. Gure herriari zor diogun errespetu eta begirunea kontuan hartuta, gure esku dagoen guztia egingo dugula adierazi nahi dugu Euskal Herriak zabalik duen prozesua bururaino eraman eta eszenatoki libre eta demokratikoari ateak alderik alde zabaltzeko.

Bukatzeko bi dei eta eskaera bat luzatu nahi ditu Ezker Abertzaleak:

1- Gertakari hauen ostean, Ezker Abertzaleak deia luzatzen dio ETA erakundeari suetenerako hartutako konpromisoak berretsi ditzan eta halakorik berriro gerta ez dadin neurriak har ditzala.

2- Ezker Abertzaleak deia luzatzen dio bidenabar Espainiar gobernuari, behingoz herri honen gehiengoaren eskaerari erantzunez bide eta bitarteko demokratikoei hel diezaion eta errepresio oro eten dezan.

3- Azkenik, herri honetan zabaldu den aro berriak atzera bueltarik ez duenez, Egiaztapen Batzordea lehenbailehen sortzea eta lanean hastea beharrezkoa dela deritzogu, horretarako baliabideak eta konpromisoak lehenbailehen egikarituz.

Ezker Abertzalea
2011ko apirilak 11



Ante los hechos acaecidos este fin de semana en el Estado francés la Izquierda Abertzale quiere trasladar lo siguiente a la opinión pública:

La Izquierda Abertzale pide que cuanto antes se den las explicaciones pertinentes para que se esclarezcan los hechos.

Por lo que sabemos hasta ahora, calificamos como sumamente grave lo ocurrido. Los compromisos adquiridos por ETA con el alto el fuego no son, en absoluto, compatibles con el tiroteo, siendo incomprensible e inaceptable lo acontecido. Así, la Izquierda Abertzale lo rechaza, tanto por su gravedad como por que entorpece la nueva fase abierta en Euskal Herria.

Asimismo, la Izquierda Abertzale quiere mostrar su firme compromiso con el camino emprendido y con la hoja de ruta definida en el Acuerdo de Gernika. Tomando como referencia el respeto y consideración que le debemos a nuestro pueblo, queremos trasmitirle que haremos todo lo que este en nuestras manos para desarrollar el proceso abierto en Euskal Herria en aras de conseguir un escenario libre y democrático.

Para finalizar, la Izquierda Abertzale quiere trasladar dos llamamientos y una petición:

1- Tras estos sucesos, la Izquierda Abertzale realiza un llamamiento a la organización ETA para que se ratifique en los compromisos de alto el fuego y tome medidas para evitar que se repiten sucesos como este.

2- Del mismo modo, la Izquierda Abertzale realiza un llamamiento al Gobierno español para que de una vez responda a las exigencias de este pueblo y se comprometa con las vías y medios democráticos, cesando toda represión.

3- Por ultimo, ya que la nueva era abierta en nuestro pueblo no tiene vuelta atrás, consideramos que es necesario crear cuanto antes la Comisión de Verificación, implementado para ello medios y compromisos.

Ezker Abertzalea
2011ko apirilak 11

2011/03/15

LEGAÑOKO SAN PEDRO DE LEGAÑO

Representantes municipales atienden las explicaciones del arqueólogo.
DURANGON.COM

Arkeologikoki Foru Aldundiak nabarmendutako gunea izaki, Oka erreka ertzeko bidegorria egokitzerakoan, Legañoko San Pedro izeneko baseliza zenaren ingurua aztertzea erabaki genuen hirigintza batzordetik.

Baina aurrez ezin genuena espero aurkitutako aztarnen garrantzia zan, bertan baselizaren hegoaldean eta kanpo kaldean XI. mendekoak izan daitezkeen hilobien aztarnak aurkitu dira.

Baselizaren barruan aldiz XVI. mendeko hilobiak eta XIX. mendekoak ere agertu dira. Azken ahuek garrantzia itzela dauke, nahiz eta zaharrenak ez izan, eliza zein kanposantutik kanpo aurkitu diran era horretako lehen aztarnak bait dira bizkaia osoan. Garai honetan, izurrite batek bultzatuta, hilobiratzeak elizatik kanpo egitera bultzatu zituen orduko berriztarrak, baina San Juan ingurua hilobiz bete zitaienean eta hilerria oraindik martxan ipini bariko tarte horretan gune honetara hilobilatzera etorri ziran tea bertan egurrezko bi kutxa eta kaskahezurrak ere aurkitu dabez honen lekuko.

ANBOTO

Gure ikuspuntutik honek bi ikuspuntutik lagungarri aizan leike berriztarrontzat, alde batetik gure historiaren barri eukitzeko eta beste alde batetik ingurunean hain gutxi garatuta dekogun turismoko industria garatu ahal izateko, gune honetatik gertu, Argiñeta, Momoitioko San Juan eta seguruenik gune guztietan garrantzitsuena izango dana, nahiz eta oraindik aztertu barik dagoen, Andikoa edukita.

Ia helburu guztia hauek betetzeko gai garen. guretzako bakarrik ez da gauza garrantzitsua izan, inguruko komunikabideek ere honela hartu dabez aurkikuntza hauek:





USURBILETIK DURANGALDERA ATEZ ATEKO SISTEMA



Durangaldetik hurbildu ginan kuxkuxero talde bat Usurbilera hango zaborrak kudeatzeko atez ateko sistema ezagutzera eta oso pozik eta erabat txundituta bueltatu ginan ikusitakoaz. Hain pozik bueltatu ere, azken astean Antzuolan ere egokitutako sistema hau gurera ekartzeko ametsa erabat errotu jakula gure buruetan eta durangaldeko ezker abertzalearen helburuetariko baten bihurtu zala esan ahalko genukela.
Zaborraren kudeaketa egoki bat zelakoa izan beharko zan ezagutu nahi badozue iturri egokia da gipuzkoa zero elkartearen web orrialdea:


Informatu zaitez!! hala eginez gero sistema hau etorkizuna dala ezin izango dozu ukatu eta!

Gizarte Segurantzaren RED sisteman euskaraz, katalanez eta galizieraz egitea

Gizarte Segurantzaren RED sistemak gero eta gestio gehiago bideratzen ditu eta, abian jarri zenetik urte asko

pasatu bada ere, gaur egun ez dago euskaraz, katalanez eta gailegoz erabiltzerik.



Ondorioz, enpresa edo erakunde bakoitzean dauden langileei buruzko gestioa egin ahal izateko (esate

baterako, altak, bajak, gizarte aseguruen ordainketak…), gaztelera erabiltzera behartuta gaude.



Gaur arte, zeregin horiek euskaraz egiteko aukera izan dugu. Hala ere, ez da erraza izan zeregin horiek

euskaraz egitea, Gizarte Segurantzak ez dituelako beharrezko inprimaki asko euskaraz eskaini. Horrek lan

gehigarria ekarri dio udal eta enpresei, agiriak euskaraz jartzen edo eskuratzen saiatu behar izan duelako.



Duela urte batzuetatik RED sistema jarri du abian, baina indarrean jarri zenetik hona Gizarte Segurantzak

ez du inolako ahaleginik egin eleaniztasunera egokitzeko. Beraz, ez euskaldunok bakarrik, katalanek eta

gailegoek ere ez dute aukerarik euren hizkuntzan jarduteko. Zer esanik ez asturiarrek eta aragoieraz mintzo

direnek. Hau da, guztira ia 14.000.000 pertsonak (hamar biztanletik hiruk) ezin dugu gure hizkuntza erabili

Gizarte Segurantzaren RED sisteman.



UEMAko udalek zein enpresa askok euskara daukagu lan hizkuntza, baina, kanpotik, euskaraz lan egiteko eta

bizitzeko aukera hori ukatzen zaigu.



Gainera, 2011ko urtarriletik aurrera ezin izango da papera erabili, eta enpresa eta erakunde guztiak behartuta

gaude RED sistema erabiltzera, gaztelania hutsean. Hartara, Euskal Autonomi Erkidegoan, Nafarroako Foru

Erkidegoan, Katalunian, Valentzian, Balearretan eta Galizian gure hizkuntza propioak babesteko dauden lege

guztiak erabat baztertu eta zokoratu ditu Gizarte Segurantzak.



Hori ikusita eta arazoa konpontzeko, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea harremanetan jarri zen Bizkaiko

Gizarte Segurantzarekin. Erantzunik ez zegoenez, Espainiako Legebiltzarreko euskal parlamentari batzuei

arazoaren berri eman zitzaien, Espainiako parlamentuan arazoa mahai-gaineratzeko. Horren ondorioz,

EAJren ekimenez, ez-legezko proposamena onartu zen azaroan Madrileko legebiltzarrean Estatuko

Administrazioa eleaniztasunera egokitzeko beharra azpimarratzeko eta, zehazkiago, zerbitzu telematikoetan

epe labur-laburrean eskubide horiek bermatzeko egin beharrekoak egin zitzaten.



Gestio horien ondorioz, UEMAri eta bertan parte hartzen duten hiru udali behin-behineko baimena eman

zieten euskarazko paperezko agiriak erabiltzen jarraitzeko, RED sistemaren ordez. Nolanahi ere, langileen

gizarte zergak ordaindu behar dituen bakoitzean, Gizarte Segurantzako bulegoetara joatera “zigortu” dituzte

lau erakunde horiek. Bestalde, Gizarte Segurantzak ordainketa horiek finantza erakundeetan egin ahal

izateko, “Autorizado” zigilua jarri eta berriro finantza erakundera joan beharko dute, ordainketa egitera.

Azken batean, euskaraz lan egin nahi izateak lan gehiago eragin digu, paperean funtzionatu behar izatearen

ondorioz.



Guzti horrengatik, UEMAren eta euskaraz diharduten gainerako udal eta enpresen eskubideak kontuan

hartuz, Gizarte Segurantzari honako eskaera egiten diogu:



Hizkuntz alorrean dauden lege guztiak betez eta betearaziz, Gizarte Segurantzak ez dezala baztertu

euskaraz edo tokian tokiko berezko hizkuntzetan lan egiteko erabakia hartu duen erakunde publikoak,

eta onar dezala gaztelania ez beste hizkuntzak erabiltzea Gizarte Segurantzarekiko idatzizko

harremanetan.



Bigarrenik, RED sistemari dagokionez, Gizarte Segurantzak sistema hau ahalik eta lasterren euskaraz,

katalanez eta galizieraz erabiltzeko aukera eman dezan, aparteko lanik edo ezelango zigorrik jaso

behar izan gabe.



UEMAko Zuzendaritza batzordea.

2011ko martxoak 7

2011/03/02

OLIOA BIRZIKLATZEKO SITEMA BERRIA BERRIZEN

Astion burutu da ezker abertzalearen Berriz Maite Dugulako taldeak hasi eta bultzatutako zaborren inguruko hausnarketaren lehen fruitua. Etxeko olioaren birziklatze maila nabarmen jeisten ari zela ikusita sistema aldaketa bat beharrezkoa ikusi zan eta EKO3r enpresak eskeintzen duena iruditu zitzaigun egokiena. Hala ere hausnarketa hirigintza batzordera heltzerakoan lehiaketa bidez esleitzea erabaki zan eta lehiaketa hau goian aipatutako enpresak irabazi eban. Sistema berriak abantaila asko dekoz eta herritarrek botearekin batera triptiko eta azalpen egokia jasoko daben arren hona hemen atzoko aurkezpenean Hirigintzako batzorde buru den Gorka Cámarak, alkatea den Jabi Azpitartek eta EKO3r arduradunek emandako azalpenak Anbotok egindako bideo batean:

Anboto aldizkariaz gain beste aldizkari batzuetan ere aurkezpenaren barri eman dabe, besteak beste, Durangon eta ElCorreon.