2011/03/15

LEGAÑOKO SAN PEDRO DE LEGAÑO

Representantes municipales atienden las explicaciones del arqueólogo.
DURANGON.COM

Arkeologikoki Foru Aldundiak nabarmendutako gunea izaki, Oka erreka ertzeko bidegorria egokitzerakoan, Legañoko San Pedro izeneko baseliza zenaren ingurua aztertzea erabaki genuen hirigintza batzordetik.

Baina aurrez ezin genuena espero aurkitutako aztarnen garrantzia zan, bertan baselizaren hegoaldean eta kanpo kaldean XI. mendekoak izan daitezkeen hilobien aztarnak aurkitu dira.

Baselizaren barruan aldiz XVI. mendeko hilobiak eta XIX. mendekoak ere agertu dira. Azken ahuek garrantzia itzela dauke, nahiz eta zaharrenak ez izan, eliza zein kanposantutik kanpo aurkitu diran era horretako lehen aztarnak bait dira bizkaia osoan. Garai honetan, izurrite batek bultzatuta, hilobiratzeak elizatik kanpo egitera bultzatu zituen orduko berriztarrak, baina San Juan ingurua hilobiz bete zitaienean eta hilerria oraindik martxan ipini bariko tarte horretan gune honetara hilobilatzera etorri ziran tea bertan egurrezko bi kutxa eta kaskahezurrak ere aurkitu dabez honen lekuko.

ANBOTO

Gure ikuspuntutik honek bi ikuspuntutik lagungarri aizan leike berriztarrontzat, alde batetik gure historiaren barri eukitzeko eta beste alde batetik ingurunean hain gutxi garatuta dekogun turismoko industria garatu ahal izateko, gune honetatik gertu, Argiñeta, Momoitioko San Juan eta seguruenik gune guztietan garrantzitsuena izango dana, nahiz eta oraindik aztertu barik dagoen, Andikoa edukita.

Ia helburu guztia hauek betetzeko gai garen. guretzako bakarrik ez da gauza garrantzitsua izan, inguruko komunikabideek ere honela hartu dabez aurkikuntza hauek:





USURBILETIK DURANGALDERA ATEZ ATEKO SISTEMA



Durangaldetik hurbildu ginan kuxkuxero talde bat Usurbilera hango zaborrak kudeatzeko atez ateko sistema ezagutzera eta oso pozik eta erabat txundituta bueltatu ginan ikusitakoaz. Hain pozik bueltatu ere, azken astean Antzuolan ere egokitutako sistema hau gurera ekartzeko ametsa erabat errotu jakula gure buruetan eta durangaldeko ezker abertzalearen helburuetariko baten bihurtu zala esan ahalko genukela.
Zaborraren kudeaketa egoki bat zelakoa izan beharko zan ezagutu nahi badozue iturri egokia da gipuzkoa zero elkartearen web orrialdea:


Informatu zaitez!! hala eginez gero sistema hau etorkizuna dala ezin izango dozu ukatu eta!

Gizarte Segurantzaren RED sisteman euskaraz, katalanez eta galizieraz egitea

Gizarte Segurantzaren RED sistemak gero eta gestio gehiago bideratzen ditu eta, abian jarri zenetik urte asko

pasatu bada ere, gaur egun ez dago euskaraz, katalanez eta gailegoz erabiltzerik.



Ondorioz, enpresa edo erakunde bakoitzean dauden langileei buruzko gestioa egin ahal izateko (esate

baterako, altak, bajak, gizarte aseguruen ordainketak…), gaztelera erabiltzera behartuta gaude.



Gaur arte, zeregin horiek euskaraz egiteko aukera izan dugu. Hala ere, ez da erraza izan zeregin horiek

euskaraz egitea, Gizarte Segurantzak ez dituelako beharrezko inprimaki asko euskaraz eskaini. Horrek lan

gehigarria ekarri dio udal eta enpresei, agiriak euskaraz jartzen edo eskuratzen saiatu behar izan duelako.



Duela urte batzuetatik RED sistema jarri du abian, baina indarrean jarri zenetik hona Gizarte Segurantzak

ez du inolako ahaleginik egin eleaniztasunera egokitzeko. Beraz, ez euskaldunok bakarrik, katalanek eta

gailegoek ere ez dute aukerarik euren hizkuntzan jarduteko. Zer esanik ez asturiarrek eta aragoieraz mintzo

direnek. Hau da, guztira ia 14.000.000 pertsonak (hamar biztanletik hiruk) ezin dugu gure hizkuntza erabili

Gizarte Segurantzaren RED sisteman.



UEMAko udalek zein enpresa askok euskara daukagu lan hizkuntza, baina, kanpotik, euskaraz lan egiteko eta

bizitzeko aukera hori ukatzen zaigu.



Gainera, 2011ko urtarriletik aurrera ezin izango da papera erabili, eta enpresa eta erakunde guztiak behartuta

gaude RED sistema erabiltzera, gaztelania hutsean. Hartara, Euskal Autonomi Erkidegoan, Nafarroako Foru

Erkidegoan, Katalunian, Valentzian, Balearretan eta Galizian gure hizkuntza propioak babesteko dauden lege

guztiak erabat baztertu eta zokoratu ditu Gizarte Segurantzak.



Hori ikusita eta arazoa konpontzeko, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea harremanetan jarri zen Bizkaiko

Gizarte Segurantzarekin. Erantzunik ez zegoenez, Espainiako Legebiltzarreko euskal parlamentari batzuei

arazoaren berri eman zitzaien, Espainiako parlamentuan arazoa mahai-gaineratzeko. Horren ondorioz,

EAJren ekimenez, ez-legezko proposamena onartu zen azaroan Madrileko legebiltzarrean Estatuko

Administrazioa eleaniztasunera egokitzeko beharra azpimarratzeko eta, zehazkiago, zerbitzu telematikoetan

epe labur-laburrean eskubide horiek bermatzeko egin beharrekoak egin zitzaten.



Gestio horien ondorioz, UEMAri eta bertan parte hartzen duten hiru udali behin-behineko baimena eman

zieten euskarazko paperezko agiriak erabiltzen jarraitzeko, RED sistemaren ordez. Nolanahi ere, langileen

gizarte zergak ordaindu behar dituen bakoitzean, Gizarte Segurantzako bulegoetara joatera “zigortu” dituzte

lau erakunde horiek. Bestalde, Gizarte Segurantzak ordainketa horiek finantza erakundeetan egin ahal

izateko, “Autorizado” zigilua jarri eta berriro finantza erakundera joan beharko dute, ordainketa egitera.

Azken batean, euskaraz lan egin nahi izateak lan gehiago eragin digu, paperean funtzionatu behar izatearen

ondorioz.



Guzti horrengatik, UEMAren eta euskaraz diharduten gainerako udal eta enpresen eskubideak kontuan

hartuz, Gizarte Segurantzari honako eskaera egiten diogu:



Hizkuntz alorrean dauden lege guztiak betez eta betearaziz, Gizarte Segurantzak ez dezala baztertu

euskaraz edo tokian tokiko berezko hizkuntzetan lan egiteko erabakia hartu duen erakunde publikoak,

eta onar dezala gaztelania ez beste hizkuntzak erabiltzea Gizarte Segurantzarekiko idatzizko

harremanetan.



Bigarrenik, RED sistemari dagokionez, Gizarte Segurantzak sistema hau ahalik eta lasterren euskaraz,

katalanez eta galizieraz erabiltzeko aukera eman dezan, aparteko lanik edo ezelango zigorrik jaso

behar izan gabe.



UEMAko Zuzendaritza batzordea.

2011ko martxoak 7

2011/03/02

OLIOA BIRZIKLATZEKO SITEMA BERRIA BERRIZEN

Astion burutu da ezker abertzalearen Berriz Maite Dugulako taldeak hasi eta bultzatutako zaborren inguruko hausnarketaren lehen fruitua. Etxeko olioaren birziklatze maila nabarmen jeisten ari zela ikusita sistema aldaketa bat beharrezkoa ikusi zan eta EKO3r enpresak eskeintzen duena iruditu zitzaigun egokiena. Hala ere hausnarketa hirigintza batzordera heltzerakoan lehiaketa bidez esleitzea erabaki zan eta lehiaketa hau goian aipatutako enpresak irabazi eban. Sistema berriak abantaila asko dekoz eta herritarrek botearekin batera triptiko eta azalpen egokia jasoko daben arren hona hemen atzoko aurkezpenean Hirigintzako batzorde buru den Gorka Cámarak, alkatea den Jabi Azpitartek eta EKO3r arduradunek emandako azalpenak Anbotok egindako bideo batean:

Anboto aldizkariaz gain beste aldizkari batzuetan ere aurkezpenaren barri eman dabe, besteak beste, Durangon eta ElCorreon.

2011/03/01

MARTXOAK 12 8:00etan


Sortzen ditugun hondakinaz ardura hartzeko kanpainarekin jarraitzen dugu Berrizen. Konpostaje ikastaroaren bigarren txanda amaitu berri dugu. Guztira 50 familia ikasi dute hondakinak gestionatzeko modu hau, batzuk euren ortu edo lorategietan, beste batzuk udaletxeko jardinetan jarritako konposteretan egingo dute. Kalkulu batzuk eginda, ikastaroan parte hartu duten berriztarrek –eta eskualdeko beste herrietako batzuk ere- urte betean etxeko hondakin 25-30 tona tratatu eta balioztatu ditzakete konpostajearen bitartez, beste era batean zabortegira edota erraustegira joango zena.

Sentsibilizazio kanpaina horrekin jarraitzeko, eta dauden alternatibak ezagutzeko intentzioarekin, hurrengo urrats bat eman nahi izan dugu. Oraingo honetan Usurbilera joango gara orain dela gutxi martxan jarri duten atez ateko hondakinen bilketa sistema ezagutzera. Autobus bat antolatzea bururatu zaigu, izan ere, hau ez da Berrizko kontua bakarrik, baizik eta eskualde osoko arazo bat da, eta irtenbideak proposatzeko guztion ardura.

Han goizean goiz egotea proposatu digu Imanol Azpirozek, Usurbilgo ingurugiro zinegotzia eta orain gutxi arte –EAJ-PSOE-PP maniobra doilor batek kargutik besterendu zuen arte- San Markoseko mankomunitateko lehendakariak. Txangoa erakargarriago izateko, gainera, sagardotegi batean hartuko dugu armozua.

Autobusa Martxoak 12an zapatuan goizeko 8etan aterako da Berriztik eta 8.15etan Iurretako peajearen parkinean egingo du geldialdi bat, nahiago duzun lekuan har dezazun. Eguerdiko 2etarako bueltan izango gara. Prezio 8 eurotakoa izango da. Izena eman nahi baduzu, berrizmaitedugulako@gmail.com helbidera mezu bat bidali, edota Berrizen Fonda eta Ganeketxen jarriko ditugun zerrendetan apuntatu.

Hondakinen arazoak alternatibak dituelako, anima zaitez eta izena eman!