2011/02/11
SANTA AGEDA 2011
Santa Ageda bezperan Euskal Herriko bazter askotan bezela, Berrizen ere koadrila majoa alkartu ginen kantuan. Zahar, nagusi, haur ta gazte, guztira berrogeita hamarretik gora. Komentuan lehenengo geldialdia egin aurretik, entsegu laburra egin zan. Zuzendari lanetan Xabier Amuriza zela, soinu ta panderojoleek atzamarrak eta gainerakook eztarriak ta makilak epeldu genituen. Pedro Juanek txaflerua botaz jo zuen abisua gure etorreraz. Pozarren entzun zituzten monjek Santa Ageda koplak. Komentuan hasi ta herrian zehar hainbat geldialdi egin ostean, Olakuetako plazan bukatu zan. Herrian, santaeskerako poltsez gain Felix “kamionerok”ekarritako Nafarroako bandera eta ikurriña ere erabili ziren. Zabal zabal jarri ta horrela jaso ziren berriztarrek balkoi ta leihoetatik botatako limosnak. Urtero legez santaeskean lortutakoa euskal presoen senideentzako izan da ta esan beharra dago krisiak ez duela batere hoztu berriztarren alkartasuna senideekiko.
Hiru orduz koplaka aritu ondoren Pedro Juan jatetxean egin zan afaria. Berakatz zopa, gisatua, ta flana. Afari bitartean ta afalostean kantuan aritzeko gogorik ez zan falta izan, baina denen artetik Txinpas txapeldun. Gozamena izan zen berau entzun ta kantuz laguntzea. Ohiko abestiez gain, Iparragirreren honako hau ere abestu zuen “…giltzapean sartu naute poliki-poliki, negar egingo luke nere amak baleki” Euskal presoen senideei elkartasun besarkada beroa Berriztik.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario