Santa Ageda bezperan Euskal Herriko bazter askotan bezela, Berrizen ere koadrila majoa alkartu ginen kantuan. Zahar, nagusi, haur ta gazte, guztira berrogeita hamarretik gora. Komentuan lehenengo geldialdia egin aurretik, entsegu laburra egin zan. Zuzendari lanetan Xabier Amuriza zela, soinu ta panderojoleek atzamarrak eta gainerakook eztarriak ta makilak epeldu genituen. Pedro Juanek txaflerua botaz jo zuen abisua gure etorreraz. Pozarren entzun zituzten monjek Santa Ageda koplak. Komentuan hasi ta herrian zehar hainbat geldialdi egin ostean, Olakuetako plazan bukatu zan. Herrian, santaeskerako poltsez gain Felix “kamionerok”ekarritako Nafarroako bandera eta ikurriña ere erabili ziren. Zabal zabal jarri ta horrela jaso ziren berriztarrek balkoi ta leihoetatik botatako limosnak. Urtero legez santaeskean lortutakoa euskal presoen senideentzako izan da ta esan beharra dago krisiak ez duela batere hoztu berriztarren alkartasuna senideekiko.
Hiru orduz koplaka aritu ondoren Pedro Juan jatetxean egin zan afaria. Berakatz zopa, gisatua, ta flana. Afari bitartean ta afalostean kantuan aritzeko gogorik ez zan falta izan, baina denen artetik Txinpas txapeldun. Gozamena izan zen berau entzun ta kantuz laguntzea. Ohiko abestiez gain, Iparragirreren honako hau ere abestu zuen “…giltzapean sartu naute poliki-poliki, negar egingo luke nere amak baleki” Euskal presoen senideei elkartasun besarkada beroa Berriztik.
Ezker abertzaleak bere alderdi politiko berriaren ezaugarrien eta estatutuen berri eman du gaur, Bilboko Euskalduna jauregian. Hiru apustu nabarmendu ditu Etxeberriak: "Bortxazko zikloa behin betiko ixteko apustua, aldaketa politikoan eragiteko indar metaketa, eta ezker abertzalearen antolamendu berria". Iruin: "Ezker abertzalearen iraganeko antolaketarekiko haustura da". Biek azpimarratu dute "indarkeria errefusatu" egiten duela alderdi berriak, ETArena barne, eta legeztapena exijitu dute. (BERRIAtik hartutako testua).
La izquierda abertzale ha adoptado el "compromiso firme e indudable de apuesta por las vías exclusivamente políticas y democráticas, sin marcha atrás", según ha anunciado Rufi Etxeberria en la presentación de los estatutos de la nueva formación política que se registrará en los próximos días y cuyo nombre se dará a conocer mañana. Ha subrayado que "rechaza y se opone al uso de la violencia o la amenaza de su utilización para la consecución de objetivos políticos, incluyendo la violencia de ETA si la hubiera en cualquiera de sus manifestaciones". (Texto aparecido en GARA).