Emozioz beteriko ekitaldia izan zen larunbatean Berrizen egindakoa. AdieraziEH ekimena Durangaldeko herritarren aurrean aurkeztu zen, eskubide zibil eta politikoen aldeko aldarria zabaldu nahirik. Aretoa jendez beteta zegoela, eskubide hauen urraketa salatu zuten hainbat lagunek.
Musika, antzerkia eta esperientziek osatu zuten larunbateko ekitaldia. Hasierako ikuskizunean, sentimendu kontrajarriak azaldu zituzten aktoreek: adorea eta beldurra, itxaropena eta dezepzioa, maitasuna eta tristura… urte luzetan Euskal Herriak pairatutako errepresioak eragindako jarrerak plazaratu zituzten. Ezezko jarrerak bide bazterren utzi eta lanaren bidez aurrera egitea posible eta aukera bakarra dela azaldu zuten. Eskubideen urraketari aurre egiteko herritar guztien ekarpena beharrezkoa denaren ideia nagusitu zen ikuskizunaren amaieran. Hau guztia, musika eta irudiz lagundurik.
Ondoren etorri ziren adierazpenak. Sektore ezberdinetako bederatzi lagunek euren esperientzia kontatu zuten, pertsonalki zein estrukturalki pairatutako erasoak hizpide. Preso gazte baten aita, irakasle bat, Udalbiltza auzian auziperatu bat, EHNEko Unzalu Salterain Laborantza Ganbaraz… bertan izan ziren, esaterako, Karmen Amezua zinegotzi independentista, Miren Amuriza bertsolari eta ikaslea, eta Jabier Azpitarte Berrizko alkatea. Azken honek, urraketek sortuta egoera “sinestezina” dela azaldu zuen. Entzuleen barrenera ailegatu zen Mikel Aiartzaguenaren esana: bere seme Eñauten atxiloketaz eta kartzelako egoeraz hitzegin zuen. Gazteak, ameslari eta langileak direlako espetxeratzen dituztela adierazi zuen Aiartzaguenak.
Amaitzeko Enrike Alañak hartu zuen hitza. Hurreratutakoei eskerrak eman eta lanerako eskaintza egin zien. Izan ere, bere ustez “errepresio eta eskubide urraketak badakigu non hasten diren, baina ez non amaitzen diren”.
Fue un acto que emanó emoción por los cuatro costados el realizado en Berriz el pasado Sábado. Se presentó la iniciativa ciudadana AdieraziEH ante los habitantes del duranguesado, con el objetivo de amplificar el clamor en favor de los derechos civiles y politicos. El recinto se lleno de gente que queria denunciar ls vulneración de dichos derechos.


Al final fue Enrike Alaña el que agradecio la presencia de tanta gente al acto e invitó a todos los presentes a tabajar en pro de estos derechos, ya se "se sabe donde en,piezan a violarlos, pero nunca sabemos hasta donde serán capaces de llegar".
No hay comentarios:
Publicar un comentario