2010/04/24

EZKER ABERTZALEA ABIAN (EN MARCHA)





ONDORIOETATIK, BIDEA ETA URRATSAK. EZKER ABERTZALEA ABIAN




TRAS LAS CONCLUSIONES, EL CAMINO Y LOS PASOS. LA IZQUIERDA ABERTZALEA EN MARCHA

2010/04/20

Berrizko alkateak galdu du PNVren babesa


Berrizko PNVk erabaki du. Hasieran filtrazio moduan kaleratu bazen ere, egun bat beranduago berriaren konfirmazioa zetorren: Jabi Azpitarte, oraingo alkatea, ez da berriro hautagai izango.

Larunbat honetan DEIA, El Correo …. egunkariek ziotenez, Berrizko PNVk Jabi Azpitarte, gaur egun herriko alkate dena, datorren urteko hauteskundeetara ez aurkeztea erabaki du, herriko PNVko batzordean bildu ondoren.

Imajinatzen dugu aurretik pentsatuta izango zutela baina berria aste honetan atera da. Azpitartek ezker abertzalearekin duen harreman estua eta Erralde hiltegiaren proiektuan duen posizioa (PNV beti honen kontra egon da, Jabik aldiz, proiektua borondate osoz bultzatzen du) omen dira arrazoi nagusiak. Dirudienez, PNVrentzat udaleko beste ordezkariekin harreman ona edukitzea ez ei da pozik egotekoa, ez dago beste interpretazio posiblerik.

Orlando Isoird, 1987tik 1991ra Berrizko alkate izan zen Juan Luis Isoirden semea eta gaur egun zerrendako bigarrena, aurkeztuko dabe zerrendaburu hurrengo urtean burutuko diren udal hauteskundeetarako. Direktriz argiak jarriko zizkioten hurrengo honi; ezker abertzalekoekin ahalik eta txartoen eramatea eta Erralde proiektuari (herriarentzat ona bada ere) kontra egitea. Ez daitela barriro gertatu horrelakorik behintzat!

2010/04/04

ZORIONAK IBAI!!!

Arretxe II.a-Zabalak irabazi dute Bigarren Mailako finala, bereziki Ibaik egindako lan zoragarriari esker. Garaipen honekin Ibai lehen mailara ate joka indartsu dabilela esan geinke.


Zorionak egiten ari zaren lan bikainagatik, jarraitu horrela!!