2011/01/20
2011/01/17
2011/01/13
2011/01/10
EZKER ABERTZALEAREN ADIERAZPENA EUSKAL JENDARTEARI / DECLARACION DE LA IZQUIERDA ABERTZALE A LA SOCIEDAD VASCA
Su eten IRAUNKOR, OROKOR ETA EGIAZTAGARRI bat abiatzeko ETA erakundeak harturiko erabakiak bake eta konponbide demokratiko marko baterantz era atzeraezinean aurrera egiteko aukera irekitzen du argi eta garbi. Fase politiko berri bat bultzatzeko erabakigarria eta irismen historikoa duen aldebakarreko erabaki ausart baten aurrean gaudela deritzogu.
Ezker Abertzalearen iritziz ETAk adieraziriko SU ETEN IRAUNKOR, OROKOR ETA EGIAZTAGARRIAK Nazioarteko Komunitateak Bruselan zein euskal jendartearen sektore zabalek Gernikan ETA zein Gobernu espainiarrari eginiko eskaerari era positiboan erantzuten dio, bermaturiko indarkeria eza eta normalizazio politikoko agertoki bati ekarpen gisa.
Prozesu Demokratiko bat garatzeko Ezker Abertzalearen apustuan sakontzera dator su eten erabaki hau, euskal indar politiko guztien arteko elkarrizketa eta negoziazio prozesu barneratzaile eta integral bat garatzeko ataria litzatekeen normalizazio politikorako oinarrizko baldintzak sortuz. Horregatik, Bruselako Adierazpeneko ordezkariek duela aste batzuk iragarritako Nazioarteko Harreman Taldea martxan jartzeko baldintzak betetzen direla deritzogu.
Estatuak, PSOEren Gobernuak, klase politikoak oro har eta eragile sozial eta sindikalek horren garrantzitsua den ekimena bere neurrian baloratu behar lukete, arduraz eta euskal gizarteak zein nazioarteko komunitateak eskatzen duten erantzukizunez, gatazka politikoa eta bere ondorio lazgarriak behin betiko gainditzeko. Eskaera bera frantziar gobernuari luzatzen diogu, daukan inplikazio eta ardurarengatik.
Beraz, espero dugu ETAk harturiko aurrekaririk gabeko erabakiaren balioa gailenduko dela aukera politiko bakoitzaren inertzia klasikoak mantentzera datozen adierazpen eta jarreretatik harantzago. Eta ireki dadila euskal jendartearen gehiengoak, eta baita espainiarrak ere, desio duten agertokia eraikitzeko fasea. Zentzu horretan, ETAren adierazpena nahikoa den edo ez, bere burua zaindaritzat jotzen duen ala ez edota bere desagertzea ez duela aipatzen esatera mugatzeak, adierazpenaren edukiak gutxiesteko eta jendartea nahasteko saiakera arduragabeak baino ez dira.
Azkenik, Ezker Abertzaleak “Zutik Euskal Herria” ebazpenean oinarrituriko apustu politikoa berresten du. Bide politiko eta demokratikoekiko konpromiso argia duen proiektu politiko eta organizatibo berri bat bultzatzeko bere konpromisoa berresten du. Horretarako, herri eta auzoetan lanean murgiltzera dei egiten dugu euskal jendartea, ilusioz eta konpromisoz, bake eta konponbide demokratikoa oinarri izango dituen etorkizuna eraikitzeko.
EUSKAL HERRIA, Urtarrillaren 11a
La decisión adoptada por la organización ETA de declarar un alto el fuego PERMANENTE, GENERAL Y VERIFICABLE abre de forma clara e inequívoca la oportunidad de avanzar de forma irreversible hacia un marco de paz y soluciones democráticas. Una decisión unilateral que no dudamos en calificar de valiente, de alcance histórico y determinante para impulsar una nueva fase política.
La Izquierda Abertzale considera que el ALTO EL FUEGO PERMANENTE, GENERAL Y VERIFICABLE declarado por ETA responde satisfactoriamente a la demanda que la Comunidad Internacional en Bruselas e importantes sectores de la sociedad vasca realizaron en Gernika, tanto a ETA como al Gobierno Español, para aportar a un escenario de no violencia con garantías y normalización política.
Esta decisión de alto el fuego profundiza de forma plena la apuesta por un proceso democrático que viene planteando la izquierda abertzale creando las condiciones necesarias para una inaplazable normalización política como antesala de un proceso de dialogo y negociación inclusivo e integral entre todas las fuerzas políticas vascas. Por ello, entendemos se cumplen los requisitos para la puesta en marcha del Grupo Internacional de Contacto anunciado hace unas semanas por representantes de la Declaración de Bruselas.
Ante un acontecimiento de esta envergadura el Estado, Gobierno del PSOE, conjunto de la clase política y agentes sociales y sindicales deben valorar el alcance de la misma actuando con la responsabilidad y altura de miras que la sociedad vasca y comunidad internacional demandan para superar definitivamente el conflicto político y todas sus trágicas consecuencias. Una demanda que hacemos extensible por su implicación y responsabilidad al Gobierno francés.
Con todo ello esperamos, mas allá de poses y de discursos que pretenden mantener las inercias clásicas de cada opción política, que el incuestionable valor de la decisión sin precedentes adoptada por ETA abra una etapa en el que se empiece a construir positivamente el escenario que la mayoría de la sociedad vasca e, incluso la española, desean. En este sentido, abordar una lectura de la declaración de ETA en términos de suficiencia e insuficiencia, mantenimiento de presuntos tutelajes o su no desaparición es un irresponsable intento de desvirtuar su contenido y engañar a la sociedad.
Por ultimo, la izquierda abertzale, reafirmándose en la apuesta política definida en “Zutik Euskal Herria”, en el impulso de un nuevo proyecto político y organizativo con compromisos firmes por las vías políticas y democráticas, apela al trabajo militante en pueblos y barrios y llama a la sociedad vasca a construir, con ilusión y compromiso, un futuro de paz y soluciones democráticas.

ETAren AGIRIA / DECLARACION DE ETA
Su-eten egiaztagarri, iraunkor eta orokorra aldarrikatu du ETAk
ETA decreta un alto el fuego permanente, general y verificable
El video se puede ver en castellano AQUI.
ETAren agiria.
Declaración de ETA.
2011/01/01
2010eko AZKEN MOBILIZAZIOA
Urtero lez berriztarrak euskal preso eta iheslarien aldeko mobilizazioa egin gendun urteko azken egunean,
eta bide batez gaur zortzi, Bilbon izango dan manifestaziora gobitea luzatezeko ere tartea atera gendun,
ia urte honen azken egunean poteorako bakarrik biltzen garen, ospatzeko ugari dogunaren seinale.

2010/12/29
ASIER VIRUMBRALESI ESKUTITZ IREKIA
Kaixo Asier:
Azken asteetan zurekin gogoratzen ari naz ohi baino gehiago, eta ez da izango zure argazkia kalean ikusten dodalako, ze ez dakit esan dotzuen, baina CASTELLO ALBOCASSERera trasladatu zintuztenian zure argazki azpian zegoen helbidea zaharkituta gelditu zenez, txapelgorri amable batzuk etorri ziran zure argazkia kentzera, inork eskutitzak bialtzean hankarik sartu ez zezan. Egia esan, gure zergak gure onerako erabiltzen ari diren adibide nabaria da, nahiz eta lapurketak gora doazeneta eta ez duten ezer egiten. Aurretik kontatutakoaz gain, orain seguruago bizi garenaren beste adibide gehiago ere badagoz, Berrizen identifikazioak, mihaketak eta jarraipenak gora doaz eta baita kontatu ezin leizken beste gauza batzuk ere. Baina eskerrak emon beharrean, beti kexati gabiz eta ez gara “aro berri” honetara moldatzen, edo hori diñozkue etangabe, ez?
Bueno, zurekin aspaldian, ohi baino gehiago gogratzen ari nazela nioen. Nik uste, data hauetan, aspaldian ikusi ez doguzan lagunak herriko kaleetatik ikustea espero dogula eta horrek sekulako ilusiñoa egiten dozku, baina badakigu zu ez zaitugula poteetan ikusiko. Aspaldian Berrizko kaleetatik ikusi ez zaitugunez, hurruneko herriren baten zure bizitza egiten ibiliko zarela pentsatu nahiko nuke, errealitatea ukatuz. Zoriontsu ibiliko zarela, zure familixakin, zure helburuengatik borrokatuz eta egunen baten zure lorpenen barri zurito baten aurrean emongo diguzula. Baina zure burrukak eta zure helburuen lortu nahi horrek, errepresio gogorra pairatzera eraman zaitu, zure familia eta lagunetatik hurrun.
Ezin esan ahal dot, zurekin sekulako erlazioa euki dodanik inoiz, egia esan, baina zure falta nabaritzen dot Berrizko kaleetan. Eta halako momentutan zure familixa datorkit burura, eurek sofrimendua ezin dodalako imajinatu be egin. Ze azken finean, gu, berriztar normalak, jaixetan zure kartelak kartel lehiaketa irabazi zenduanez, txupinazo egunean omenaldi polita egin ahal izan genizun eta horrek bete gintuen apur bat, baina zure ingurukoentzako, polita izaki, motz geratu zala zihur nago. Zu hemen egotea gura dogu guztiok. Preso sartu zintuztenek euren legea bete dezaten eskatzen dogu, besterik ez.
Orain aste batzuk, Elorrixoko alkatea dan Nikok Durangaldean txistulari asko behar ditugula esan eban, espetxeetan eta herbesteratuta zagozen guztioi merezi dozuen ongi etorri bakoitzerako bana. Nik ez dakit txistua joten, baina ikasten hasiko naz. Ea zure ongi etorrian, ikasteko denbora gutxi eduki dodalako erabat lotsatzen nazen, berehala gure artean zaitugulako.
Lerro hauekin Berrizen zurekin gogoratzen garela esatea besterik ez naben gura eta 2011 urte ASKE eta ZORIONTSUA OPA. Laster arte Asier!
Eta gainontzeko berriztarrei urteko azken egunean ohi bezala Asier eta beste preso eta errepresaliatuei babesa emon guran mobilizaziora gonbitea hemendik, eguerdiko 12eta Urtiaga plazan.
2010/12/23
HIRU LIBURU "BERRIZTAR"
Atzo, kultur etxean, hiru berriztarrek idatzi izan dabezan liburuen aurkezpen interesgarria izan zan. Beste berriztar batek aurkeztu ebazan maisutasunez, Maite Berriozabalek, eta berak erabilitako ordena jarraituz egielak hauek dira:
- Julen Arzuaga, LA MAZA Y LA CANTERA liburua aurkeztu eban, Euskal Herriko gazteriak sofritu izan daben errepresioa eta babesa eman izan dion elkartasuna biltzen duena. Liburua Txlapartak publikatutakoa da eta Gurasoak elkartearen laguntzaz idatzia izan da.
- Andoni Olariaga, MODERNITATEAREN AUZIAZ liburua kaleratu du berriztarrak Jon Jimenez tafallarragaz batera eta hori aurkezten egon zan. Liburua filosofia ikasleengan pentsatuz idatzia dago, baina guztioi komeni jaku irakurtzea, gaur egungo egoera nondik datorren jakinez gero ulertzeko "arriskua" edukitzeko. Bere azalpenak Anbotoren elkarrizketa honetan ezagutzu ahal dozuez: ELKARRIZKETA. Eta berak guk baino askosaz hobeto azaltzen dau atzoko aurkezpenaren xahetasunak artikulu honetan.
- Xabier Amuriza, momentu honetan esku artean dekon proiektu erraldoiaren hirugarren alea aurkeztu eban, OLATU BAT KUARTELEN GAINETIK. JOAN ZIREN proiektuaren lehen liburua DINOSAURIOAK HORIZONTEAN bere kabuz argitaratu eban eta ORAIN EZIN NAIZ HIL lana webean deskargatu ahal dozue. Hontaz gain, EUSKARA BATUAREN BIGARREN JAIOTZA ere aurkeztu eban euskara lanabes moduan erabiltzen dabenarentza baliabide batzuk biltzen dabena, beraz eskuratu nahi duenak hemen dauka aukera.
Aurkezpen honen zati txiki bat ANBOTOk bere web horrian eskegitako bideo honetan ikusi ahal dozue eta bertaratu ginenak sentitu genuena, Berrizen halako kalitatezko hiru idazle eukitearen harrotasuna, sentitzeko aukera bat dekozue.
2010/12/19
2010eko ABENDUAREN 18
Egun hau erabat intentsoa izan zan berriztar guztiontzat, ekitaldiz eta hitzorduz beteta euki bait gendun. Kronologikoki hasi behar bagara, urtero moduan urteko azken zapatuetan lez, egun honetan ere euskal preso pilitikoen aldeko otzaran parte hartzeko rifak saltzen ipini ziran Berrizko presoen taldekoak, eta bideoan ikus daiteken otzara etxeratu nahiko bazenu rifa boltsikoan beharko zenuke, danak saldu zirelako:
Hamabietan ezker abertzalearen legalizazioa eskatzeko, Euskal Herri osoan bezalaxe, Berrizen ere hainbat herritar batu zan giza katea egiteko hurrengo bideoan ikusi daitekeen moduan:
Eta bukatzeko Barakaldoko BECen, gure herriaren izena leku onean plazaz plaza ipinten dabilen MIREN AMURIZAk, Bizkaiko bertsolari txapelketaren finalean parte hartu zuen eta parte hartu bakarrik ez, hirugarren gelditu zen, brontzezko garaikurra!!! Jadanik blog honetan hurrengo hitzak irakurtzen kantsauta egingo da baten bat, baina gu ez gara idazten aspertzen ZORIONAK MIREN, TXAPELDUN!!! (eta zihur gagoz beste 200 edo 300 aldiz idatzi beharko ditugula berba hauek, ezba Miren?).
Hamabietan ezker abertzalearen legalizazioa eskatzeko, Euskal Herri osoan bezalaxe, Berrizen ere hainbat herritar batu zan giza katea egiteko hurrengo bideoan ikusi daitekeen moduan:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)