2010/09/19

Ezker Abertzaleak ETAren urrats berria agurtu nahi du / La Izquierda Abertzale saluda el nuevo paso de Euskadi Ta Askatasuna

Ohar honen bidez Ezker Abertzaleak Euskadi Ta Askatasuna erakundearen urrats berria agurtu nahi du, zeinaren bidez Bruselako Adierazpenaren sinatzaileekin adierazpenarekiko hartu beharreko erantzukizunak zehazteko konpromisoa adierazi duen, adierazpen horrek jasoriko egiaztaturiko su eten iraunkor baten eskaerari erreferentzia argian.

ETAren urrats berri hau, aurtengo martxoan buruturiko nazioarteko eskaeraren aurretik ETAk bere talde operatiboei ekintzak eteteko emaniko aginduarekin batera, euskal eragileen partetik atzeraezina den bake prozesu demokratiko batean murgildurik gaudela berresten digu. Euskal herritarrok era baketsu eta demokratikoan gure etorkizuna libreki erabakiko dugun agertoki demokratiko batetara eramango gaituen prozesuan hain zuzen.

Ezker Abertzalea soilik bide politiko, baketsu eta demokratikoetan oinarrituko den prozesu demokratiko bat eta Mitchell Senatariaren Printzipioak erreferentzia izango dituen alde-askotako elkarrizketa prozesu bat garatzeko bere apustuan berretsi egiten da. Gure determinazioa erabatekoa eta absolutua da eta ez dago eta ez da egongo Estatu espainiarraren probokazioengatik baldintzatua.

Gure herrian ireki den aukerari era proaktiboan erantzuteko deia luzatzen diogu Nazioarteko Komunitateari orokorrean eta partikularki Estatu eta Instituzio europarrei. Eskura dugu Europaren bihotzean 50 urtez baino gehiago dirauen azken gatazka armatuaren konponbidea.

Azkenik, alde-askotako konpromiso eta ekarpen eskaeren protagonista aktiboa izan dadin deia luzatzen diogu ere euskal jendarteari, jendartea bera delako prozesu politiko normalizatu baten garapenerako eta guztion artean eraiki beharreko bake eta konponbide demokratikoen agertoki baten eraikuntzako bermea.

Ezker Abertzalea,
2010eko irailak 19

Mediante esta nota la Izquierda Abertzale quiere saludar este nuevo paso de la organización Euskadi Ta Askatasuna por la que se compromete con los firmantes de la Declaración de Bruselas a tratar los compromisos a adoptar por la misma, en clara referencia a la solicitud de permanencia y total verificación del alto el fuego reclamado por los firmantes de la Declaración de Bruselas.

Este nuevo paso de ETA junto a la ratificación de que antes ya de la publicación de dicho llamado internacional en marzo del presente año ETA había dado ordenes a sus unidades operativas de cesar en sus acciones, nos confirma en que, por parte de lo actores vascos, nos encontramos inmersos en un proceso de paz y democrático de carácter irreversible. Un proceso que lleve a un escenario democrático donde los vascos de forma pacifica y democrática decidamos libremente sobre nuestro futuro.


La Izquierda Abertzale se reafirma en su apuesta inequívoca por un proceso democrático basado en vías exclusivamente políticas, pacificas y democráticas, y un proceso de dialogo multipartito que tenga como guía de actuación los Principios del Senador Mitchell. Nuestra determinación es total y absoluta y no esta ni puede estar condicionada a las provocaciones del Estado español.


Hacemos un llamamiento a la Comunidad Internacional en general y a las Instituciones y Estados europeos en particular a responder de manera proactiva a la oportunidad que se abre en nuestro país. La solución del último conflicto armado que por más de cincuenta años persiste en el corazón de Europa esta al alcance de nuestras manos.


Por ultimo, animamos también a la sociedad vasca a ser protagonista activa en la exigencia multilateral de compromisos y aportaciones como garantía para el desarrollo de un proceso político normalizado y la construcción, entre todos, de un escenario de paz y soluciones democráticas.


Ezker Abertzalea,
2010eko irailak 19

2010/09/07

Ekintza armatuak etetearen ETAren erabakiaren inguruko Ezker Abertzalearen balorazioa / Valoración de la Izquierda Abertzale del anuncio de ETA de cese de sus acciones armadas.



Ekintza armatuak etetearen ETAren alde bakarreko erabakiaren iragarpena bake eta konponbide demokratiko marko bateranzko ibilbidean sekulako garrantzia duen ekimena da.

Adierazpen hau, azken hilabeteotan emaniko gertaera adierazgarrien testuinguru batean kokatzen da: Ezker Abertzaleak aurkezturiko “Zutik Euskal Herria” ebazpena, EA eta Ezker Abertzalearen arteko “Lortu Arte” akordio estrategikoa, eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimendu sozial baten abiatzea, Aberri Eguna eta esparru sozial zabal independentista baten garapena, aldaketa sozialaren alde sindikatu abertzaleek buruturiko Greba Orokorra… Euskal jendarteak aldaketarako eta konponbide estrukturatelarako duen irrikaren adierazle dira ekimenok.

Testuinguru honetan eta Ezker Abertzaleak Iruñean buruturiko agerraldian luzaturiko “erantzun eraikitzaileen” eskaeraren aurrean, berau ETAren partetik erantzun positiboa jaso duela deritzogu, prozesu demokratiko atzeraezin baten egonkortzean aurrera egitea bermatzen duen eszenario bat ireki delarik.

Horregatik, Ezker Abertzaleak ez ditu erabaki honen nahikotasun edo eskasiak baloratzen. Elkarrizketa eta negoziazio agertoki baten aurrekari den indarkeriarik gabeko eta normalizazio polítiko-demokratiko agertoki baten egonkortzean ETAren erabakiak duen balioa da Ezker Abertzaleak baloratzen duena, eta balio hori ezin daiteke zalantzan jarri.

Ezker Abertzalearen iritziz beraz, ETAren ekintza armatuen etete hau Bruselako adierazpenak markaturiko norabide egokian kokatzen da. Bruselako adierazpena erreferentzia argia da indarkeriarik gabeko elkarrizketa eta negoziazio prozesu egiaztagarri bat irekitzeko eta oinarrizko baldintza demokratikoen berrezartzearen norabidean.

GARA
Beraz, ETAren erabaki honek ez du nazioarteko komunitateak alde guztiei, ETA eta Gobernu espainiarra tarteko, eginiko enplazamendua saihesten. Aitzitik, bere eskaera eta edukietan indartu egiten du. Zentzu honetan, Ezker Abertzaleak alde askotako distentsio eta prozesu demokratiko baterako baldintza minimoen inguruko adostasun marko baten alde lanean jarraituko du eragile politiko, sindikal eta sozialekin.

ETAren erabakiaren iragarpenak eragindako erreakzioen inguruan, lehenik eta behin ETAren erabakiaren garrantzia azpimarratu duten hainbat euskal alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialen partetik izan duen harrera ona azpimarratu nahi dugu. Era berean, ETAren adierazpenak izan duen nazioarteko oihartzun handia adierazgarria deritzogu.

Bestetik, gure iritziz, ETAren ekimenaren balioa bera ukatzen duten eta ekimena deskalifikatu edota duen birtualitatea ukatzea helburu duten adierazpenak, gatazka eta blokeo agertoki baten eroso diren estrategia politikoen inertzian kokatuak daude. Jarrera horiek arduragabekeri ariketa bat dira, euskal jendartearen gehiengo zabalaren nahi eta itxaropenetatik urruti direnak. Euskal jendarteak bere orokortasunean itxaropenez jaso du erabaki hau, eta eragile politiko, sindikal eta sozial guztien aldetik ekarpen eraikitzaileak espero ditu.

Ezker Abertzaleak, bere ebazpen subirauekin koherentzian, euskal jendartean fase politiko berri baterantz ematen ari diren urrats garrantzitsuak atzeraezin bihurtzeko ekimenak bultzatzen eta bere konpromisoa indartzen jarraituko du.

Zentzu honetan, fase politiko berri bati ateak irekitzen ari zaizkiola deritzo Ezker Abertzaleak, eta hori lortzeko bere ahaleginetan jarraituko du. Prozesu hau bururaino eramateko determinazioa eta konfiantza dugu.

Euskal Herrirako aldaketa eta konponbide politikoen agertokira garamatzan karriletik ez gaitu inork ez ezerk aterako.

EFE

Horregatik, Ezker Abertzaleak bere oinarri sozialari dei egiten dio bere lan, borroka eta antolakuntza ahalegina inplementatzeko, prozesu demokratikoa eta irekitako aukera indartzeko. Larunbat honetarako Adierazi EH-k Bilbon deituriko manifestazioa garai politiko berriekiko ezker abertzalearen eta Euskal jendartearen apustu masiboaren adierazle izan behar du.

Paraleloki, sektore sozial eta ekonomikoei dei egiten diegu egoera berriaren egonkortzean aktibo izan daitezen. Euskal jendartearen osotasunarentzako inbertsio politiko eta ekonomiko onena da eta izango da.

Zentzu honetan, euskal jendartea, bere mobilizazio eta determinazioarekin, izan behar du prozesu demokratikoa tutelatuko duena eta bere bermea. Prozesu Demokratikoak baina, Gobernuen, eragile politikoen zein nazioarteko komunitatearen ekarpena behar du era saihestezinean.

Ezker Abertzalearen iritziz, bermaturiko indarkeriari ezan, elkarrekiko distentsioan eta oinarrizko eskubide zibil eta politikoen berrezartze agertoki batean egonkortu behar da prozesu demokratikoa. ETAren erabakia aldebakarreko ekarpen bat da norabide horretan.

Azkenik, berriro ere dei egiten diegu eragile politiko, sindikal eta sozialei, Madril eta Pariseko Gobernuei eta Nazioarteko Komunitateari egoera berriari era eraikitzailean erantzuteko arduraz jokatzeko.

MITXI, EL MUNDO

El anuncio de ETA de una decisión unilateral de cese de actividades armadas tiene una gran importancia para transitar hacia un marco de paz y soluciones democráticas en Euskal Herria.

Este anuncio se sitúa en un contexto de hechos relevantes acaecidos en los últimos meses: resolución de “Zutik Euskal Herria” presentada por la Izquierda Abertzale, Acuerdo estratégico Lortu Arte entre EA y la izquierda abertzale, puesta en marcha de un movimiento social por los derechos civiles y políticos, el Aberri Eguna y posterior desarrollo de un espacio social plural independentista, la Huelga general realizada por los sindicatos abertzale por un cambio social… son referencias que trasmiten un deseo de cambio y soluciones estructurales por parte de la sociedad vasca.

En este contexto y ante la demanda de “respuestas constructivas”, realizada por la Izquierda Abertzale en Iruñea, entendemos que la misma ha sido positivamente considerada por ETA abriéndose un escenario que permite avanzar en la consolidación estable e irreversible de un proceso democrático.



EZKER ABERTZALEA

Por ello, la izquierda abertzale no entra a cuantificar suficiencias e insuficiencias en esta decisión sino su valor para avanzar en la consolidación de un escenario de no violencia y normalización político-democrática como antesala a un proceso de dialogo y negociación. Y eso es incuestionable.

Para la izquierda abertzale, pues, este cese de actividad armada de ETA se sitúa en la orientación adecuada marcada por la declaración de Bruselas como referente para abrir un proceso de dialogo y negociación en condiciones de no violencia estable y verificable y restablecimiento de condiciones democráticas básicas.

Por tanto, esta decisión de ETA no elude el emplazamiento realizado por la comunidad internacional a todas las partes, incluida ETA y el Gobierno Español. Al contrario, la refuerza en sus exigencias y contenidos. En este sentido la izquierda abertzale seguirá trabajando con agentes políticos, sindicales y sociales por un marco de distensión multilateral y de consenso sobre condiciones básicas para un proceso democrático.

En cuanto a las reacciones suscitadas por el anuncio de esta decisión de ETA señalar en primer lugar la buena acogida por parte de numerosos partidos políticos, sindicatos y agentes sociales vascos que han hecho hincapié en la importancia de la decisión de ETA, así como el importante eco internacional que ha alcanzado la publicación de la declaración de ETA.

De otra parte, las reacciones que niegan su valor, la descalifican o pretenden desvirtuarla, siguiendo la inercia de estrategias políticas cómodas en el escenario de enfrentamiento y bloqueo, son un ejercicio de irresponsabilidad ajeno a los deseos y esperanzas de la gran mayoría de la sociedad vasca. La sociedad vasca en su globalidad ha recibido con esperanza esta decisión esperando aportaciones constructivas de todos los agentes políticos, sindicales y sociales.

La izquierda abertzale, en coherencia a sus resoluciones soberanas, seguirá impulsando iniciativas e incentivando su compromiso para dotar de irreversibilidad a los importantes pasos que se están dando en la sociedad vasca hacia una nueva fase política.

La izquierda abertzale considera en este sentido que se están abriendo las puertas de una nueva fase política y no cejara en sus esfuerzos por conseguirla. Tenemos la determinación y confianza de llevar este proceso hasta el final.

Nadie ni nada nos sacara del carril que conduzca a un escenario de cambio y soluciones políticas en Euskal Herria.

Por ello, la izquierda abertzale anima a su base social a implementar su esfuerzo de trabajo, lucha y organización para impulsar positivamente el proceso democrático y oportunidad abierta. La manifestación de este sábado en Bilbo convocada por Adierazi EH debe ser reflejo de la masiva apuesta de la izquierda abertzale y la sociedad vasca en su conjunto a los nuevos tiempos políticos.

Paralelamente queremos incentivar a sectores sociales y económicos a ser activos en la consolidación de esta nueva situación. Es y será la mejor inversión política y económica para el conjunto de la ciudadanía de EH.

En ese sentido, la sociedad vasca con su movilización y determinación tiene que ser autentico garante y quien tutele un proceso democrático que necesita de forma ineludible la aportación de los Gobiernos, agentes políticos y comunidad internacional.

Para la izquierda abertzale un proceso democrático tiene que asentarse en un escenario de no violencia con garantías, de distensiones reciprocas y restablecimiento de derechos civiles y políticos básicos. La decisión de ETA es una aportación unilateral en esa dirección.

Finalmente, volvemos a apelar a todos los agentes políticos, sindicales y sociales, al Gobierno de Madrid y al de París y a la Comunidad internacional, a la corresponsabilidad para responder de manera constructiva a esta nueva situación.

2010/09/06

Ezker Abertzalearentzat ukaezinezko ekarpena da Euskadi Ta Askatasunaren ekimena / La Izquierda Abertzale considera una aportación incuestionable la iniciativa de Euskadi Ta Askatasuna.



Ekintza armatuak etetearen aldebakarreko, eperik eta baldintzarik gabeko erabakiari jarraipena ematen diola adierazten duen ETAren komunikazio publikoa balio ukaezineko ekarpena da Ezker Abertzalearen iritziz. Bakea ezartzeko eta gatazkaren konponbide definitiboaren ildoan elkarrizketa eta negoziazio esparruak garatzeko ezinbesteko markoa den prozesu demokratiko bat egonkortzeko ekarpena egin du ETAk.

Azken hilabeteotan Ezker Abertzaleko oinarriek era burujabean garaturiko eztabaida eta “Zutik Euskal Herria” ebazpenean jasotako ezbairik gabeko izaera estrategikoa duten ondorioek,  eta ETAren eskutik zehazturiko konpromiso honek, Euskal Herrian fase politiko berri baten abiatzea atzeraezin bihurtzen dute gure iritziz.

Egungo blokeo, indarkeri, errepresio eta eskubide demokratiko eta nazionalen urraketa masiboko errealitatea behin betiko gainditzea ahalbidetuko duen agertokiari ateak irekitzen ari zaizkiola deritzo Ezker Abertzaleak.

Zentzu honetan, nazioarteko hainbat pertsonalitatek formulaturiko Bruselako Adierazpena erreferentzia saihestezina da bide baketsu eta demokratikoetatik konponbide politiko agertoki bateranzko bidea modu definitibo eta atzeraezin batean egonkortzeko.

Guztiarekin, Ezker Abertzalea bere apustu politikoan berresten da, eta berarekin koherentziaz, itxaropen eta aukerez beteriko zerumuga indartuko duten iniziatibak garatzen eta konpromisoak hartzen jarraituko du.

Guzti horregatik, Euskal jendartearen gehiengoaren nahiari era eraikitzailean erantzuteko arduraz jokatzeko dei egiten diegu eragile politiko, sindikal eta sozialei, Madril eta Pariseko Gobernuei eta Nazioarteko Komunitateari.

Alde-askotako konpromiso eta ekarpen eskaeren protagonista aktiboa izan dadin deia luzatzen diogu euskal jendarteari, jendartea bera delako prozesu politiko normalizatu baten garapenerako eta guztion artean eraiki beharreko bake eta konponbide demokratikoen agertoki baten eraikuntzako berme bakarra. 



La Izquierda Abertzale considera, la comunicación pública efectuada por ETA anunciando oficialmente la continuidad de su decisión unilateral, indefinida y no condicionada de cese de sus acciones armadas, como una aportación de valor incuestionable para la instauración de la paz y la consolidación de un proceso democrático, como marco imprescindible para abordar espacios de dialogo y negociación hacia la resolución definitiva del conflicto.

El debate y las conclusiones inequívocas de carácter estratégico adoptadas de forma soberana por las bases de la izquierda abertzale en los últimos meses, plasmadas en el documento “Zutik Euskal Herria”, y este compromiso explicitado por ETA, hacen a nuestro entender irreversible la apertura de una nueva fase política en Euskal Herria.

 

La Izquierda Abertzale considera que se están abriendo ya las puertas a un escenario que permita la superación definitiva de la actual realidad de bloqueo, violencia, represión y conculcación masiva de derechos democráticos y nacionales.  

En este sentido, la Declaración de Bruselas formulada por diversas personalidades internacionales es una referencia ineludible para asentar de forma definitiva e irreversible el camino hacia un escenario de soluciones políticas por vías pacificas y democráticas.



Con todo ello, la Izquierda Abertzale se reafirma en su apuesta política y seguirá, en coherencia con la misma, desarrollando iniciativas y compromisos que refuercen un horizonte pleno de expectativas y oportunidades.

Por todo ello, apelamos a todos los agentes políticos, sindicales y sociales, al Gobierno de Madrid y Paris y a la Comunidad internacional, a la corresponsabilidad para responder de manera constructiva al deseo mayoritario de la sociedad vasca.

Animamos a la sociedad vasca a ser protagonista activa en la exigencia multilateral de compromisos y aportaciones como única garantía para el desarrollo de un proceso político normalizado y la construcción, entre todos, de un escenario de paz y soluciones democráticas.

2010/08/30

Niko Moreno: "Indar subiranisten batuketak isla izan behar du hauteskundeetan"


Prozesu demokratikoaren oinarriak eragile politikoekin adostea da ezker abertzaleak duen lehentasuna orain, Niko Moreno (Bilbo, 1963) Elorrioko (Bizkaia) alkatearen esanetan. «Aldaketa politiko eta sozialerako oinarrien inguruan ados jartzea da gakoa», adierazi du. Udaletxeko bulegoan erantzun die BERRIAko galderei.

Zutik Euskal Herria agiria aurkeztu zenetik, hilabete batzuk iragan dira; zertan dago ezker abertzalearen apustua?
Agiri hori indar politikoekin partekatzen ari gara. Apustu politikoaren ardatz nagusiak zeintzuk diren azaltzeko murgiltze politikoa egiten ari gara. Eta, aldi berean, datorren ikasturte politikorako ildo estrategikoak garatzeko lanean ari gara; hau da, barruko lana egiten gabiltza, Zutik Euskal Herria dokumentua praktika politika konkretu batekin txertatzeko. Bestalde, elkarlanerako oinarriak sendotu nahi ditugu. EArekin oso argi dugu egoera zein den, eta uste dugu badagoela aukera Aralarrekin eta Alternatibarekin esparruak zabaltzeko. EArekin dugun akordio estrategikoa oso ondo bideratuta dago. Oso bide inportantea zabaldu dugu; elkarlanerako indarrak batzeko tresna da, eta orain akordioa zabaldu nahian gabiltza, bai Aralarrekin, bai Alternatibarekin. Gainerako alderdiekin ikusteke dugu, jarrera politiko eta ideologikoak zeharo desberdinak ditugulako.

Nola doa prozesu demokratikoaren eraikuntza?
Agertoki demokratikoa eraikitzeko gutxiengoak zeintzuk izango diren definitzen gabiltza. Oso inportantea da gainerako eragile politikoekin hori adostea, oinarri horiek adosten ditugun heinean, aurrerapauso handiak emango ditugulako. Aurrerakoitzat eta subiranistatzat ditugun indarrekin errazagoa da hori egitea. Eta, haiekin adostu ondoren, besteekin ere eztabaidatuko ditugu. Gutxieneko oinarri horien zertzelada batzuk aipatu genituen Altsasuko eta Iruñeko adierazpenetan: hau da, indarkeriaren erabilerari buruzko hausnarketa, errepresioari buruzkoa, askotariko jarrera politikoak gauzatzeko aukera... Eta, noski, prozesuak aurrera egin ahala, hitz egin beharko dugu biktima guztien inguruan, eta haien erreparazioan. Azken finean, guk aurreikusten dugun agertoki demokratiko horretan, guztiekin hitz egin nahi dugu, eta edozein aukera politiko gauzatzeko aukera egon beharko da.

EAk eta ezker abertzaleak sinatutako akordio estrategikoaren ondoren, elkarrizketak izaten ari zarete beste alderdi batzuekin. Zer lortu nahi duzue elkarrizketa horiekin?
Gure planteamenduak ezagutarazi nahi ditugu, eta batez ere konfiantzak berreskuratu nahi ditugu. Mahai gainean egoera politikoaren inguruko analisia jarri dugu, eta gure asmoa da egungo blokeotik ateratzeko irizpideak partekatzea, eta aurrera egiteko bide zehatzak eta elkarlanerako elementuak adostea. Hortik aurrera, subjektu elektoralak sortzen badira, askoz hobeto. Baina, oraingoz, ez da halakorik bilatu. Hala ere, bai EAEn bai Nafarroan, aldaketarako aukerak ikusten ditugu, nahiz eta egoera politiko ezberdinak izan. Izan ere, Nafarroan badago subjektu bat, Nafarroa Bai, EAEn ez dagoena. Horregatik, oso inportantea da Nafarroan orain izan daitezkeen mugimenduak. Nafarroan aldaketarako baldintzak sortzeko ahaleginak egingo ditugu.

Ezker abertzaleak hitz egiteko borondatea duten alderdi guztiekin ditu kontaktuak. PSErekin hitz egiten ari zarete?
Publikoki esaten ari gara ezetz. Hala ere, sinetsita gaude lehenago edo beranduago, guk aurrera egiten dugun heinean alderdi sozialista mugitu egin beharko dela, ezin izango diolako luzaro eutsi jarrera immobilistari. Katalunian gertatzen dena ez da kasualitatea, eta han era demokratiko batez posible izan da alderdi sozialista mugiaraztea. Guk argi dugu hemen ere sozialistek mugitu egin beharko dutela. PSE eta PP dira egungo markoari eusten diotenak, eta desmarkatzen den lehenak errazago izango du gizarte honetan sinesgarritasuna.

ETAren ekarpena beharrezkoa da abiatutako prozesuan aurrera egiteko? Nolakoa izan beharko luke ekarpen horrek?

ETAren edozein ekarpen beharrezkoa eta ona da. ETAk bere momentuan adierazi zuen ezker abertzalearen apustuarekin bat zetorrela, baina aipatu zuen bakarrik borroka armatua uzteak ez zuela berez gatazka konponduko. Eta hori oso ondo ulertu behar da, ETAren ekarpenak bakarrik ez lukeelako ekarriko prozesuaren amaiera. Iruñean apirilean eginiko agerraldian genioen Bruselako adierazpenak erantzun eraikitzaile bat izan behar zuela. Baina adierazpen horretan ETAri ez ezik, estatuari ere egiten zitzaion eskaera. Izan ere, ekarpenek multilateralak izan behar dute, alde guztietatik etorri behar dute. Uste dut ETAk orain arte egin dituen adierazpenak baloratzeaz gain, aintzat hartu behar dela urtebete luze daramagula jarduera armaturik gabe.

Estatuen jarrerak baldintzatu dezake ezker abertzalearen apustua?

Argi dago estatuak baduela oztopatzeko eta baldintzatzeko gaitasuna. Estatuak denbora honetan guztian ez du eten politika errepresiboa, eta oraindik ere horri eusten dio. Egunero pairatzen dute politika errepresibo hori euskal preso politikoek eta euren senideek. Kalean ere etengabea da poliziaren jazarpena, eta datorren urtea epaiketa politikoz josia dator. Aitzitik, sinetsita gaude gutxieneko batzuetan ados jartzen bagara eta planteamendu subiranista eta demokratikoen inguruan indarrak biltzen baditugu, estatuak lehenago edo beranduago ez duela beste biderik izango agortuta dagoen marko batetik bestera pasatzeko.

Ziurtasun osoz hitz egiten duzu.

Guztiz konbentzituta gaude baldintza sozialak, sozioekonomikoak eta politikoak sekula baino hobeak direlako horretarako. Sinetsita gaude gure tresna guztiak prozesu demokratikoaren zerbitzura jartzen baditugu, lehenago edo beranduago estatuak ez duela beste erremediorik izango apustu hori onartzea baino. Ez dakigu zehatz-mehatz noiz gertatuko den hori, baina guztiz sinetsita gaude. Hori da ezker abertzaleak bere diskurtsoan trasmititzen duen ziurtasuna eta konbentzimendua. Zutik Euskal Herria prozesutik eratorritako ondoriorik indartsuenetariko bat da hori.

Aldaketa politikoak herritarren inplikazioa eskatzen duela esan duzue. Baina nola egiten da hori?

Hori da zailena. Hiritarrek ilusioa behar dute, baina ilusioa izateko, ikusi behar dute baldintzak badaudela, eta baldintza horiek sortzea eragile politikoen erantzukizuna da. Ilusio horrek olatu bat sor dezake, herri honetan badagoelako masa kritiko nahikoa aurrera egiteko. Baina ilusioa pizteko, beste elementu batzuk desagertu behar dira, elementu errepresiboak, tarteko. Gizarte batentzako sekulako higadura delako horrelako errealitate batekin egunero borrokatu behar izatea. Elorrion, adibidez, hamasei preso ditugu, eta herri batentzat, halako egoera batekin bizitzea oso gogorra da. Errealitate horrekin lehenbailehen amaitzeko, indar guztiak ipintzen ari gara.

Aukera guztiak daude irekita datozen hauteskundeei begira?
Aukera guztiak ditugu mahai gainean, baina gure lehenengo aukera eta apustua da ezker abertzaleak subjektu elektoral propioa izatea, ezker abertzalea subjektu propio bat delako, eta bere esparrua aldarrikatzen duelako. Baina ez dakigu nola gauzatuko den hori; ez dakigu gutxieneko baldintza demokratikoak izango diren gure aukera hauteskundeetan egoteko. Denborak aurrera egin ahala bestelako aukerak aztertu eta hartu behar badira halabeharrez, ikusiko dugu. Gure asmoa ez da hauteskunde zerrendetan oharkabean sartzea. Ez da gure asmoa inoren etxean oharkabean sartzea. Subjektu politiko bat izan nahi dugu, hori izango baita gure indarraren erakustaldia. Aldi berean hori izango da termometro indartsu bat estatuarentzat, erakutsi beharko duelako mugitzeko gaitasuna duen ala ez.

Zein garrantzi dauka hauteskunde eremuak ezker abertzalearentzat?

Pisu handia du, noski. Erabat konbentzituta gaude egin nahi duguna ez dela bakarrik kalean egiten, eta bere isla izan behar duela erakundeetako lanean ere. Lan instituzionala oso inportantea izango da marko berri baterako urratsak egiteko. Indar subiranisten batuketak isla izan behar du hauteskundeetan. Lehiak, maila politikoan, kalean irabazi edo galdu egiten dira, baina badu markagailu bat hauteskundeetan. Ez dugu ukatzen hauteskundeetarako prestatzen ari garenik, baina orain beste lehentasun batzuk ditugu.

Zein da biderik eraginkorrena Nafarroan aldaketa bultzatzeko?
Euskal Herri osorako proposatzen ari garena; hots, indar subiranistak eta aurrerakoiak batzea. Nafarroa eta EAE estatu arrazoi bilakatu dira, UPNk eta PSNk bat egin dutelako batean, eta PPk eta PSEk bestean. Aldaketa, beraz, hortik etor daiteke, horren oinarriak mugitzen baldin badira. Oso urduri ikusten ditugu UPN eta PP Nafarroan, baita PSN ere.

Zer-nolako eskaintza egin beharko litzateke hauteskundeetan?
Nafarroan aldaketarako eskaintza egin behar da. Nafarroan oso argi ikusten dira aukerak, bloke autonomista eta bloke aurrerakoia edo subiranista oso argi daudelako. Gakoa da ados jartzea aldaketa politiko eta sozialerako oinarrien inguruan. Eta denak ohartzen dira Nafarroan hori gerta daitekeela. Aurreko hauteskundeetan ikusi zen ezker abertzalea legez kanpo egonda ere zein izan zen indar korrelazioa. Hortaz, ezker abertzaleak lortzen badu hauteskundeetan bere ekarpena egitea, Nafarroan aldaketa egon daiteke.

Zer dago azken asteetan gertatu diren zaborrontzien erreketen eta bestelako erasoen atzean?
Ez dakigu. Dakiguna da susmagarria dela oso. Izan ere, aspalditik daramagu ETAren jardunik gabe, eta ezker abertzaleak bere apustu politikoa egin zuenetik praktika batzuk desagertu direla ikusi dugu. Kuriosoa da orain agertzea horrelako gertaerak, izaera politikorik ez dutenak, ez forma aldetik, ez planteamendu aldetik. Ezin dugu baieztatu edo ziurtatu horren atzetik gerra zikina dagoela, baina elementu batzuk elkartzen direnean efektu domino bat sortzea oso erraza da. Edozeinek daki halako trastakeria bat eginda egunkari guztietan aterako dela. Egoera honek balio izan du oihartzun mediatikoa izateko, eta ezker abertzalearen apustuak mugiaraziko dituen eragile guztiak izan dira, hain justu, guregana jo dutenak esanez gure erantzuna ez dela nahikoa izan. Batzuk beti ari dira bilatzen aitzakiaren bat, hitz bat, gaitzespenarena. Esaten dugunean halako ekintzek gure praktika politikoa oztopatzen dutela, edozeintzat ari gara, horren atzean dagoen edozeinentzat, ez dugulako uste hori egiten duena orain Euskal Herrian agertzen ari diren elementu politikoekin bat datorrenik eta eroso sentitzen denik. Era berean, erakunde, alderdi eta alkate batzuen jarrera arduragabea salatu behar dugu. Egoera aldatzeak eurengan sortzen duen urduritasunaren sintoma da azken asteetan afera honen inguruan izan duten jarrera. Batzuk nahiago dute egoera bere horretan mantentzea.

Erasoen jatorria bat ala bestea izanda, ezker abertzalearen desmarkatzea erabatekoa da?

Bai, erabatekoa da. Eta horrela adierazi dugu. 



2010/08/19

AZKEN EGUNETAKO GERTAKARIEN AURREAN / ANTE LOS HECHOS ACAECIDOS LOS ULTIMOS DIAS

Euskal Herriko herri ezberdinetan azken egunotan jazotzen ari diren gertakarien (edukinontzien erreketak, etab) aurrean, Ezker Abertzaleak honakoa adierazi nahi du:
(más abajo en castellano)

-    Euskal Herriaren luze zabalean ospatzen ari diren jaiak festa eta aldarrikapenaren uztartzearen adibide dira. Zenbait lekutan jaiak zein aldarrikapenak zenbait instituzio eta indar polizialen boikota jaso duten arren, aurrera jotzen asmatu da, probokazio errepresiboan erori gabe.

-    Azken egunotan zenbait herritan jasotzen ari diren gertaerak testuinguru jakin batean ematen ari dira: Euskal Herriari eta euskal preso politikoei urratuak zaizkien eskubideen aldeko dinamika udarako ardatza izaten ari da, gaitasun mobilizatzaile handi batekin. Horrek gertaera horien atzean dinamika mobilizatzailea zapuzteko asmo politiko bat dagoela pentsarazten dio Ezker Abertzaleari.

-    Gertaera horietaz Eusko Jaurlaritzaren Barne Saila, herri batzuetako alkateak eta alderdi politiko zein komunikabide gehienak burutzen ari diren erabilera politikoa salatu nahi du Ezker Abertzaleak. Ezker Abertzalea kriminalizatzeko eta sortzen ari den agertoki politiko berriaren aurrean blokeo egoera mantentzeko ahaleginean, erabateko arduragabekeri politikoa azaltzen ari dira

-    Edozein delarik azken egunotako gertaera horien zioa, Ezker Abertzaleak argiki adierazi du soilik bide politiko eta demokratikoen erabileran oinarrituko den Prozesu Demokratiko bat garatzeko bere apustua, hau hausten duen edozein ekimen estrategiatik kanpo geratzen delarik.

-    Egungo egoera politikoa Ezker Abertzalearen iniziatiba politikoak markatzen du, helburua gatazka eta oinarrizko eskubideen urraketa (Autodeterminazio eskubidea kasu) gaindituko duen ziklo aldaketa agertoki bat irekitzea delarik. Konfrontazio demokratiko marko batek gure herria independentziara eramatearen beldur diren Estatu espainiarra eta gure herriko sektore politiko batzuk garatzen duten blokeo estrategia haustea ezinbestekoa da horretarako, herri mobilizazioa eta indar metaketa direlarik horretarako tresna.

Ezker Abertzalea, 2010eko abuztuaren 18a

---

Ante la sucesión de hechos (quema de contenedores, etc) que se están produciendo en las últimas fechas en diferentes localidades de Euskal Herria, la Izquierda Abertzale quiere manifestar lo siguiente:

-    Las fiestas que se están celebrando a lo largo y ancho de Euskal Herria están siendo un ejemplo de engarce entre fiesta y reivindicación. Aunque en algunos puntos tanto la fiesta como la reivindicación han intentando ser boicoteadas por algunas instituciones y los diferentes cuerpos policiales, se han sabido desarrollar sin caer en la provocación represiva.

-    Los hechos que en los últimos días se han producido en algunas localidades vascas se dan en un contexto en el que la dinámica de reivindicación de los derechos que le son conculcados a Euskal Herria y a las y los presos políticos vascos se ha convertido en el eje del verano, contando con una gran respuesta movilizadora. Ello induce a la Izquierda Abertzale a pensar que tras estos actos se esconde una intencionalidad política de romper la dinámica reivindicativa.

-    La Izquierda Abertzale quiere denunciar la utilización política que de dichos actos están realizando la Consejería de Interior del Gobierno Vasco, los alcaldes de algunos municipios y la mayoría de los partidos políticos y medios de comunicación. En su afán por criminalizar a la Izquierda Abertzale y mantener la situación de bloqueo ante el nuevo escenario político que se esta creando, están demostrando una total irresponsabilidad política.

-    Sea cual fuere el móvil de los hechos acaecidos en los últimos días, la Izquierda Abertzale ha manifestado bien claro su apuesta inequívoca por un Proceso Democrático con la utilización de vías exclusivamente políticas y democráticas, por lo que cualquier acto que rompe esta estrategia se sitúa fuera de la misma.

-    La situación política actual esta marcada por la iniciativa política de la Izquierda Abertzale que tiene por objetivo abrir un escenario de cambio político que deje atrás la situación de conflicto y de negación de derechos democráticos básicos como el de la Autodeterminación. Para ello es imprescindible romper con la estrategia de bloqueo en la que siguen parapetados el Estado español y algunos sectores políticos de nuestro país, temerosos de que un marco de confrontación democrático llevara a nuestro país a su independencia, siendo los instrumentos para romper dicho bloqueo la movilización popular y la acumulación de fuerzas.

Ezker Abertzalea, 2010eko abuztuaren 18a