2010/06/03

Honen bidez Ezker Abertzaleak iritzi publikoari jakinarazi nahi dio Palestinarekin elkartasunean eta atzo Gazara giza-laguntza zeraman ontziteri internazionalistaren aurka Israelgo armadak buruturiko eraso kriminala salatzeko mozioak aurkeztu dituela euskal udaletxeetan.

Honakoak lirateke mozioen edukiak:

1. Israelek burutzen duen eta Nazioarteko Komunitateak bere ixiltasunarekin onesten duen Gaza-ren kontrako blokeoaren ondorioz Gaza-ko herritarrek beharrezkoak dituzten oinarrizko ondasunak helaraztea helburu bakartzat zuten internazionalistak erail izana salatzea.
2. Hildakoen senideei, zaurituei eta ekimen ausart honetako partaide guztiei elkartasuna adieraztea.
3. Isralego Estatuak burutzen dituen krimenen inguruko nazioarteko ikerketa eta auzipetzea abiatzea exijitzea.
4. Gaza-ko blokeo amaitzea eta Gaza-ko herritarrek era zilegian hautatutako ordezkarien aitortza eskatzea.
5. Gaza-k pairatzen duen legez kanpoko blokeoarekin amaitzeko xedean garatzen diren ekimen internazionalistei babesa adieraztea.
6. Israel-eko estatu arrazistaren aurkako Boikot-a babestea. Zentzu horretan, Estatu horrekiko edo bere instituzioekiko harremanak ez garatzea. Hego Afrikan bezala, zilegitasunik gabeko bere politika ilegala aldarazteko nazioarteko komunitateak duen bide bakarra da boikotarena.
7. Israel-ekin dauzkan lehentasunezko merkataritza akordioak bertan behera uzteko exijentzia Europar Batasunari. Israelek nazioarteko legalitate bete dezan politika erreal bat gara dezan exijentzia Europar Batasunari.
8. Dolu moduan, palestinar bandera jartzea eta herritarrei ekimen honetara batzera deitzea.
9. Harturiko erabakiaren kopia bat Gaza-ko instituzio zilegiei helaraztea.

Era berean, Ezker Abertzaleak "Palestinarekin bat, Israelgo estatu sionistari boikota" lelopean ostiralean euskal hiriburu eta herrietan burutuko diren mobilizazioei bere atxikimendu osoa adierazi nahi die.


Mediante este post la Izquierda Abertzale quiere dar a conocer a la opinión publica que va ha presentar mociones de urgencia en los ayuntamientos vascos en apoyo a Palestina y en denuncia del criminal ataque realizado por el Ejercito israelí contra la flotilla internacionalista que trasladaba ayuda humanitaria a Gaza.

Los siguientes son los contenidos de dichas mociones:

1. Denuncia del asesinato de internacionalistas cuyo único objetivo era proveer a la población de Gaza con bienes de primera necesidad que Israel con su bloqueo imposibilita y la Comunidad Internacional con su silencio ampara.
2. Mostrar nuestra solidaridad con los familiares de los fallecidos, con los heridos así como con todos los participantes en esta valiente iniciativa.
3. Exigir la apertura de investigación y enjuiciamiento internacional del Estado israelí ante los crímenes de lesa humanidad que viene cometiendo.
4. Solicitar el fin del bloqueo de Gaza, y el reconocimiento de los representantes de Gaza legítimamente elegidos.
5. Apoyo a las iniciativas internacionalistas que buscan terminar con el bloqueo ilegal de Gaza.
6. Impulsar el Boicot contra el estado racista de Israel, y en ese sentido decidir el finalizar o no promover relaciones con dicho Estado o sus instituciones, única vía como sucedió en Sudáfrica para que desde la comunidad internacional se puedan forzar drásticos cambios
en su política ilegitima e ilegal.
7. Instar a la Unión Europea a dar por finalizados los acuerdos comerciales preferentes con Israel e impulsar una política real para forzar a Israel a cumplir con la legalidad internacional.
8. Colocar la bandera palestina a medio asta en señal de duelo y llamar a la población a sumarse a esta iniciativa.
9. Remitir copia de la decisión adoptada a las instituciones legitimas de Gaza.

Asimismo, la Izquierda Abertzale muestra su total adhesión a las movilizaciones que con el lema "Palestinarekin bat, Israelgo estatu sionistari boikota" se desarrollaran este viernes en las capitales y localidades vascas.



2010/06/01

MIREN ETA GORKA DURANGALDEKO BERTSO TXAPELKETAREN IRABAZLEAK

Pasa dan zapatuan Durangaldeko bertso txapelketaren finala izan zen Berrizen. Bertan, txapelketa honen 6 finalistak ikusteko eta entzuteko aukera paregabea izan zan. Saioa benetan polita egin zuten eta frontoia beteta izan genuen. 3 berriztar izan ziren ohol gainean: Miren Amuriza, Gorka Lazkano eta Maite Berriozabal gai-jartzaile lanetan. Hirurok ondo, primeran, eta, nola ez lehen bi postuak Berriztarrentzat. Hau da hau maila!! Miren Txapelduna eta Gorka bigarrena. Hemendik gure besarkadarik beroena heurentzat.
ZORIONAK!!!!! HARRO GAUDE!!!!!!!
Hona hemen bideo interesgarri batzuk gai honen inguruan:

Durangaldeko Txapelketako finala 2010. Goio Egureni alkarrizketa from Kopla Barik TB on Vimeo.


Durangaldeko Txapelketako finala 2010. Txapeldunaren agurra from Kopla Barik TB on Vimeo.

2010/05/26

ZORIONAK ASIER!!!

ZORIONAK ASIER ETA BESARKADA HAUNDI BAT BERRIZTIK!!


Gure Asier Virumbralesek irabazi dau aurtengo jaixetarako kartel lehiaketa TXILIÑAK izeneko kartelarekin. Post honek irabazlea zoriontzeko helburuaz aparte besarkada handi bat bialtzea dauka helburu, ia besarkada sendo honek hainbeste kilometro egiteko indarra dekon.

Beti zagoz presente Berrizen, baina aurtengo jai egunetan inoiz baina gehiago kartel hau aurkezteko ekimen honi esker, laster arte  Asier!


El ganador de el concurso de carteles de las fisteas de este año ha sido nuestro Asier Virumbrales con el cartel llamado TXILIÑAK. Queremos con este post felicitar al ganador en primer lugar y mandar un estrecho abrazo que esperemos tenga la furza suficiente de hacer tantos kilometros.

Siempre estas presente en Berriz, pero este año lo estaras sobremanera gracias a la iniciativa de presentar este cartel, laster arte Asier!

KOLDO MENDEZ ZINEGOTZIA ATXILOTUTA.

errizko zinegotzi den Koldo Mendez atxilotua izan zen maiatzaren 25ean Bilbon, Felipe Borbon eta bere emazte den Leticia Ortizi irainak botatzeagatik Bilbora egin zuten bisitan.

Gazteak lan munduan sartzeko Fundación Novia Salcedok antolatzen zuen ekitaldira etorri ziren Borbondarrak eta ekitaldia hasi baino pixkat lehenago atxilotu zuten hauei irainak botatzeagatik. “txupones” eta “muerte a la monarquía” moduko esaldiak esaten hasi, ertzainak hurbildu, identifikatzeari uko egin eta atxilo eraman zuten. Bere kontrako karguak Etxe errealaren kontrako irainak eta identifikatzeari uko egitea dira.

Gauerdi inguruan aske geratu da, epaitegitik deitzen diotenean bertaratzeko beharra duelarik. 

Hona hemen notiziak izan daben ohiartzuna kominikabideetan:



Las noticias que podeis consultar en los diarios citados mas arriba relatan la detención del concejal del PSE-EE de Berriz acusado de insultar a Felipe de Borbón y su esposa durante la visita que hicieron ayer a Bilbo y de desobediencia a la autoridad.

El detenido quedo en libertad por la mañana después de pasar la noche detenido en el hospital donde fue llevado por la Ertzaintza al sentirse indispuesto. 

2010/05/13

ZORIONAK IÑAKI!! ANIMO!!

Aurtengo denboraldi honetan sekulako emaitzak lortzen ari da Iñaki Lejarreta berriztarrak, pasa dan olinpiadetan, Beijing-en lortutako diplomari jarraipen polita emanaz. Berak egin ohi daben izugarrizko lanak ordain ezinhobea jasotzen ari da. Bere emaitzen barri zehatza izateko eta merezi dabezan animoak eman ahal izateko bere web orrialde ofizialera gonbidatzen zaituztegu:


Guk ere blog honetatik animoak eman nahi dizkiogu eta denboraldiari berak merezi daben moduko bukaera eman diezion opa diogu. 

ANIMO IÑAKI, ZURE HELBURUA GERTU DAGO ETA!!!

Esta temporada está siendo espectacular en cuanto a resultados para el berriztarra Iñaki Lejarreta, dando una bonita continuación al diploma olimpico logrado en las últimas olimpiadas en , Beijing. El brillante trabajo que lleva haciendo desde siempre le está dando los logros que merece. Para conocer todo de él, seguir puntualmente sus resultados y darle los animos que merece os invitamos a visitar su pagina web oficial:
 

Nosotros desde este blog queremos animarle a continuar en esta linea y le deseamos que esta temporada le de los frutos que merece.

ANIMO IÑAKI, ZURE HELBURUA GERTU DAGO ETA!!!



2010/05/11

EKITALDI HUNKIGARRIA!!

Adierazi EH aurkezpena from adierazieh on Vimeo.

Emozioz beteriko ekitaldia izan zen larunbatean Berrizen egindakoa. AdieraziEH ekimena Durangaldeko herritarren aurrean aurkeztu zen, eskubide zibil eta politikoen aldeko aldarria zabaldu nahirik. Aretoa jendez beteta zegoela, eskubide hauen urraketa salatu zuten hainbat lagunek.

Musika, antzerkia eta esperientziek osatu zuten larunbateko ekitaldia. Hasierako ikuskizunean, sentimendu kontrajarriak azaldu zituzten aktoreek: adorea eta beldurra, itxaropena eta dezepzioa, maitasuna eta tristura… urte luzetan Euskal Herriak pairatutako errepresioak eragindako jarrerak plazaratu zituzten. Ezezko jarrerak bide bazterren utzi eta lanaren bidez aurrera egitea posible eta aukera bakarra dela azaldu zuten. Eskubideen urraketari aurre egiteko herritar guztien ekarpena beharrezkoa denaren ideia nagusitu zen ikuskizunaren amaieran. Hau guztia, musika eta irudiz lagundurik.

Ondoren etorri ziren adierazpenak. Sektore ezberdinetako bederatzi lagunek euren esperientzia kontatu zuten, pertsonalki zein estrukturalki pairatutako erasoak hizpide. Preso gazte baten aita, irakasle bat, Udalbiltza auzian auziperatu bat, EHNEko Unzalu Salterain Laborantza Ganbaraz… bertan izan ziren, esaterako, Karmen Amezua zinegotzi independentista, Miren Amuriza bertsolari eta ikaslea, eta Jabier Azpitarte Berrizko alkatea. Azken honek, urraketek sortuta egoera “sinestezina” dela azaldu zuen. Entzuleen barrenera ailegatu zen Mikel Aiartzaguenaren esana: bere seme Eñauten atxiloketaz eta kartzelako egoeraz hitzegin zuen. Gazteak, ameslari eta langileak direlako espetxeratzen dituztela adierazi zuen Aiartzaguenak.

Amaitzeko Enrike Alañak hartu zuen hitza. Hurreratutakoei eskerrak eman eta lanerako eskaintza egin zien. Izan ere, bere ustez “errepresio eta eskubide urraketak badakigu non hasten diren, baina ez non amaitzen diren”.

Fue un acto que emanó emoción por los cuatro costados el realizado en Berriz el pasado Sábado. Se presentó la iniciativa ciudadana AdieraziEH ante los habitantes del duranguesado, con el objetivo de amplificar el clamor en favor de los derechos civiles y politicos. El recinto se lleno de gente que queria denunciar ls vulneración de dichos derechos.

La obra salpicada de teatro, musika y esperiencias reales entusiasmo al público. En el espectaculo de inicio los actores trataron de explicar mediante sentimientos contrapuestos las consecuencias de la represión vivida por Euskal Herria. Aparecieron el ánimo y el miedo, la esperanza y la decepción, el amor y la tristeza,... llegando a la conclusión de que el pesimismo nos llevará al abismo y que solo mediante trabajo y visión positiva lograremos llegar a buen puerto. Es necesaria la contribución de todos y cada uno de los ciudadanos para hacerle frente a la violación de derecos que sufrimos a diario, todo intercalando reflexiones, imagenes y musika en directo.

A continuación llegarón las interveciones de personas de diferentes sectores y ambitos que quisieron hacer participes a los que allí se acercarón de sus vivencias con respecto a los derechos civiles y politicos pisoteados una y otra vez. Karmen Amezua, concejala independentista de Berriz compartio sus sentimientos frente a las ilegalizaciones, Unzalu Salterain, de EHNE hablo de la situación de Euskal Herriko Laborantza Ganbara y el matadero Erralde, la bertsolari berriztarra Miren Amuriza se expresó mediante un bertso, el alcalde de Berriz Jabier Azpitarte reflejó que era increible la situación creada, Mikel Aiartzaguena conmovio a todos con el relato de la situación que vive su hijo Eñaut preso en estos mimentos,...

Al final fue Enrike Alaña el que agradecio la presencia de tanta gente al acto e invitó a todos los presentes a tabajar en pro de estos derechos, ya se "se sabe donde en,piezan a violarlos, pero nunca sabemos hasta donde serán capaces de llegar".