2009/11/02

EZTABAIDARAKO TXOSTENA / DOCUMENTO PARA EL DEBATE

Zer da Garzonek ezkutatzea gura dabena? Zer dio egunkari gehienek islatu ez daben txostena? Zergatik ez dabe PSOE, PP eta PNVk zuk honen berri ez edukitzea? Berrizko ezker abertzaleak zure esku ipintzen dau informazioa, orain zuk erabaki:

EZTABAIDARAKO TXOSTENA

Que es lo que quiere esconder Garzon? Que dice el informe que no refelejan la mayoria de los periodicos? Por que PSOE, PP y PNV no quieren que conozcas este documento? La izquierda abertzale de Berriz pone a tu disposicion el documento, ahora tu decides:

DOCUMENTO PARA EL DEBATE

2009/10/29

HAURRESKOLA

Hau da berrizko ezker abertzaleak kudeatzen duen hirigintza batzordeak haurreskolaren inguruan EAko zinegotzia eta Hezkuntza batzordearen buru den Puri Perezek osoko bilkuran salatutako akatsen inguruan (hainbat komunikabideetan isalatuta izan zena) esan beharrekoa:

Esto es lo que la comision de urbanismo regentada por la izquierda abertzale de Berriz tiene que decir acerca de las deficiencias denunciadas por la concejala de EA y responsable de la comision de Educacion en el ultimo pleno y reflejadas ampliamente por los medios de comunicacion:

TXOSTEN TEKNIKOA / INFORME TECNICO

2009/10/17

Udalbatza tirabiratsua

Ezker abertzalearen militante ezagunen atxiloketaren kontrako protesta Berrizko udalbatzara eraman zen. Herritar batzuk hau benetako demokrazia bat den zalantzan jartzen zuen pankarta bat ireki zuten, Karmen Amezua zinegotziak testu bat irakurtzen zuen bitartean. PSOEko ordezkari bakarrak paperak galdu zituen, beste behin ere.

Hau da zuen demokrazia? Berrizko udalbatzan egindako protesta

“Hau da zuen demokrazia? Arnaldo, Rafa, Rufi eta besteak askatu!” zioen pankarta zabaldu zen Berrizko Udalbatzaren aretoan. Bitartean, Jabi Azpitarte alkateak hitza eskaintzen zion Karmen Amezuari, gaitegian ez zegoen puntu bat tratatzeko. Zinegotzi independentistak testu bat irakurri zuen bezperan izandako polizia operazioaren harira. Bertan “beste behin arduragabekeriaz jokatzen duen espainiar gobernuak, ezker abertzaleko buruzagi politikoak atxilotu ditu, gatazka konpontzeko jardun politikoan aritzeagatik” salatzen zuen. “Estatu espainiarrak bat-batekotasunez eta obsesioz jokatzen du –zinegotzi abertzaleak ikuspegitik- eta ez ditu inondik inora bilatzen gatazkaren konponbidea erraztuko duten fase demokratiko baterako urratsak”. Horrela ere, operazio errepresiboaren oinarrian kokatu zuen Estatu espainiarraren erabakia; bere etorkizunari buruz euskal gizarteari gaitasunik ematerik ez duela nahi, alegia. Ildo beretik, “ezker abertzaleari eskatzen zaiona desagertzea eta independentzia lortzeko bide eraginkor bat bilatzeari uztea” direla salatu zuen. Ezker abertzaleak, indarrak biltzen eta prozesu demokratikoa eraikitzeko lanean jarraituko duela ere mahaigaineratu zuen.

Hitz hauen aurrean udalbatza isilik geratuko zela ematen zuenean Koldo Mendez PSOEko ordezkariak hitza eskatu zuen. Guztien harridurarako bere desadostasuna agerian utzi zuen, ez zinegotzi abertzalearekin, atxiloketarekin baino. Madrileko bidean zeudenetako bat “bere laguna” omen zela. Baina azkar aldatu zuen norabidea. Errepresioa justifikatua dago, horiek ez baina beste batzuk, atxilotuen talde berdinekoak alegia, bera ere mehatxatua daukatelako, itxuraz. Biktimismoaren bidetik jarraituz Durangoko PSOEko egoitza erasotua izan zela eta Jabi Azpitartek EAJ-PNVko alkateak orain arte ez diola berari denborarik eskaini hori salatzeko gogora ekarri zuen. Publikotik ahots batek bere jarrera frankismoaren garaikoarekin parekatu zuen. “A quien ha dicho eso, lo saco a hostias!!!” aurpegiratu zion publikoari Mendezek.

Izan ere Berrizen “Tyson” bezala ezaguna denak, orain dela 2 urte pasa hauteskunde kanpaina egiten ari zenean bere biolentziarako joera frogatu zuen herritar bat jipoituz, PSOEko zinegotzia kanpotik etorri beharra eta herritarra ez izatea leporatu zionean.

Ez dago dudarik: makarrarena egitea da PSOEren labela.

Non da Berrizko udalaren autonomia testuinguru politikoaren aurrean?


Aste pare batean bi agindu ezberdin etorri dira Berrizko udalera eta biek Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren kontrako auzian epaitua izan den Asier Virumbrales berriztarrarekin dute zerikusia. Udaletxeak dinamika horretan “goitik” datozen aginduak betetzea baino ez al du? Non geratzen da udalen autonomia?

2008ko udaberrian Amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako epaiketa gauzatu zen Entzutegi espainolean. Bertan, Berrizko bi herritar izan ziren epaituak; Asier Virumbrales eta Julen Arzuaga. Udalbatza batean 3.000 eurotako partida bat ematea erabaki zen, Madrilerako bidaiak eta egonaldien gastuetan laguntzeko, Entzutegi Nazionalaren papera salatu eta AAMaren egitekoa babesten zen bitartean. Hartutako erabakia Rosa Díez UPyD-ko liderraren belarrietara heldu zen El Correon agertutako informazio baten bitartez eta salaketa bat tarteratu zuen Auzi Administratiboaren Epaitegian, hartutako erabaki hori atzera jotzeko. Auzia urte eta erdiz luzatu ostean Bilbon dagoen Epaitegiak erabakia eman du: udalak ezin du diru partida hori eman. Dirulaguntzak emateko eskubidea ez dago auzian, arazoa beste bat da Auzitegiarentzat: udalbatzak balorazio politikoa egiten du dirulaguntza emateko, eta hori egiten du ez dagozkion gaien inguruan. Horretan datza arazoa!! Ezin du balorazio politikorik egin!! Eta etorkizunean horrelako erabaki politikoak hartzeko udalbatzaren gaitasuna guztiz murriztua geratzen da.

Ez da izan Berrizko presoarekiko eman den murrizketa bakarra. Rodolfo Ares barne sailburuak Eudeleko zuzendaria den Jokin Bildarratzekin sinatu berri duen akordioaren ildotik, presoen argazkiak kentzeko dinamikak bere horretan dirau, uda osoan herriz herri garatu den sorgin-ehiza kanpaina obsesibo horrekin. Orain dela egun batzuk Durangaldeko Ertzaintzaren komisaldegian ertzainburu berria izendatu dute eta Berrizko alkatearekin elkarrizketatu izan da. Olakuetako plazan dagoen Asier Virumbralesen argazkia kendu behar omen du. Agindu bat da. Jabi Azpitarte, Berrizko alkate denak, pentsatzeko egun batzuk beharko zituela erantzun zion.

Izan ere, legez, udaletxeek badute herriko kontuetaz berba egiteko eta erabakiak hartzeko kapazitatea: udal autonomia deitzen da. Horren aurrean “autoritate printzipioa” inposatzen ari dira. Etengabe ikus dezakegu “goitik” datozen agindu horiek nola betearazi behar diren. Non geratzen da udal autonomia? herri administrazioek beste instituzioek ematen dizkieten aginduak betetzera murriztu behar al dute? “Amen” esatera mugatu?

EZKER ABERTZALEA AURRERA!!!

2009/09/15

PTParen ALEGAZIOEI ERANTZUNA BEHINGOZ!!! / POR FIN LA RESPUESTA A LA ALEGACION DEL PTP




Uztailaren bukaeran, urtebete itxaroten egon eta gero, Durangaldeko PTPari eginiko alegazioei erantzuna eman die Bizkaiko Foru Aldundiak eta euren artean Berrizko ezker abertzaleak bultzatutako herri ekimenak proposatu eta Berrizko udalbatzak aho batez aurkeztutako alegazioari ere. Bialdu duten testu korapilotsutik (lehenengo euskeraz eta gero erderaz gauza batzuk ez dira ulertzen) atera doguzan ondorio garbiak hauek dira:

  1. N-634 bideari sahiesbidea egitea BEHARREZKOA dala diñoe, nahiz eta guk egindako proposamena ez dau egokia ikusten. Euren proposamena behin betiko PTPan aurkeztuko dabela diñozkue.
  2. Trenbide zabaltzekotan lurperatu eta ibilbide barri bat eman beharko litzaiekela esaten dute.
  3. A-8 dagoen lekutik mugitzea ez dute onartzen eukiko lukeen kostua altua dela eta, bai diru aldetik baita ekologiko eta sozialki ere (danian ez dozkue arrazoie emongo).
Hala ere, bialdutako dokumentu korapilotsua argitu dezaten, Berrizko hirigintza batzordeak erantzun hau herriari azaldu diezaten eskatu die. Hau egin ezean behintzat udalbatzari azalpenak emotera etorri daitezen eskatuko dogu.

Lehen pausu hau Berizko ezker abertzaleak bultzatutako herri ekimenaren lorpen handia dala uste dogu, hala ere behin betiko PTPa kaleratu arte itxaron beharko genuke txanpain botilak zabaltzeko.

Eskerrik asko prozesu honetan parte hartu zenuten danei, zuek badakizue nortzuk zareten. ANIMO!!!





A finales de Julio, después de un año de espera, la Diputacion Foral de Bizkaia ha ido remitiendo las respuestas a las alegaciones presentadas al PTP del Duranguesado, y entre ellas a la que la iniciativa ciudadana impulsada por la Izquierda Abertzale de Berriz propuso, y la corporaciòn municipal aprobó por unaninimidad. El texto remitido es un tanto oscuro tanto en euskera (al principio del documento) como en castellano, pero aún y con todo hemos sacado las siguientes ideas en claro:
  1. Consideran IMPRESCINDIBLE hacer una variante a la N-634 aún cuando no les parece adecuada la propuesta que les remitimos. Publicarán un trazado alternatibo junto con la aprobación final del documento.
  2. Nos dan la razón al decir que para ampliar el trazado ferriviario habría que soterrar y cambiar el trazado actual, sin especificar cúal será este.
  3. No aceptan modificar el trazado de la A-8 por su alto coste, tanto económico como medioambiental y social (no nos van a dar la razon en todo).
En vista a las ambiguas explicaciones del texto, desde la comisión de Urbanismo de Berriz se ha pedido que expliquen mediante una presentación popular en la casa de cultura esta respuesta. O si no aceptan esta invitación, si por lo menos que se acerquen al ayntamiento y nos expliquen las decisiones adoptadas a la corporación municipal.

Creemos que este primer paso es una victoria de la iniciativa ciudadana que en su dia promovió la Izquierda Abertzale de Berriz, aunque si creemos que deberiamos esperar al texto definitivo que llegará junto con la aprobación final para abrir las botellas de champán.

Muchas gracias a todos los que habeis tomado parte en este proceso, vosotros sabeis quienes sois. ANIMO!!